(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale publikoek menu bereziak prestatu dituzte euren pazienteentzat Gabon-gau eta Gabon-egunerako asteazkena, 2009.eko abenduak 23

Plater guztiek zentro horietako dietista eta nutrizionisten aholkularitzarekin prestatu dira


Virgen del Camino ospitaleko sukaldea.

Nafarroako ospitale publikoek menu bereziak prestatu dituzte Gabonetarako. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitale nafar guztiek, ohikoa denez, menu bereziak prestatu dituzte Gabon-gau eta Gabon-egunerako egun horietan ospitalean zian behar diren pazienteentzat. Menu guztiak zentro horietan lan egiten duten nutrizionista eta dietisten jarraibideen arabera prestatu dira.

Menu horiek gaur goizean aurkeztu ditu Virgen del Camino Ospitaleko zuzendariak, Fernando Boneta Beorlegui jaunak, eta komunikabideekin batera, osasun zentroko sukaldera jo du Gabonetako prestakuntzak ikusteko.

Zehazki, Virgen del Camino Ospitaleak bihar, abenduaren 24an, ondokoak biltzen dituen menua eskainiko du: itsasoko fruituak eta itsaski-bolobana lehen platertzat, langostatutako bakailaoa bigarren eta postrerako, mamia eta Gabonetako askotarikoak. Hurrengo egunean, lehen platertzat kardoa nafar eran edo kalabazin-krema aukeran; erretako arkumea entsaladarekin edo zapoa labean, eta postretzat, anana naturala edo arroz-esnea eta Gabonetako askotarikoa.

Bestalde, Nafarroako Ospitaleak, Gabon-gauerako afarirako, ondoko menua prestatu du: hasteko hegazti-krema, eta entsalada epela eta zainzuriak lehen platertzat; eta langostatutako legatza plater nagusitzat. Postretzat Gabonetako konpota eskainiko da, aran eta mertxikekin, eta askotariko turroiak. Gabon-eguneko menua ondokoa izango da: kontsome bikoitza, kardoa almendrekin, Erriberako arkumena patata panaderekin, fruta-mazedonia eta turroiak.

Virgen del Camino ospitaleko sukaldea Gabonetako menuak prestatu aurreko egunetan. ( irudia handitu )

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Gabon-gauerako ondokoa programatu du: sukalki tradizionalaren kontsomea, kardoa almendra-saltsan, erreboilo errea modenako ozpinetan glaseatutako porru eta tipulen salteatuarekin. Postretzat, Gabonetako konpota eta turroiak.

Lizarrako García Orcoyen Ospitaleak aukeratutako menua ondokoa da: Gabon-gauean, itsaski-krema eta kardoa intxaurrekin lehen platertzat, legatza saltsa berdean txirlekin plater nagusitzat eta postretzat anana naturala eta askotariko turroiak. Abenduaren 25ean, kontsomea, itsasoko fruituen entsalada, azpizuna plantxan pikilloko piperrekin eta kafe-izozkia eta askotariko turroiak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa