(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak konfiantzazko mezua luzatu du krisi ekonomikoa gainditzeko osteguna, 2009.eko abenduak 24

Azpimarratu duenez, langabezia “komunean dugun arazo handiena da”, eta Nafarroako Gobernuak ahalegin guztiak egingo ditu konpontzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, "animo eta itxaropen" hitzak luzatu ditu 2010. urterako, eta adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak hartutako neurri guztiak eta "denon arteko ahaleginak", "Nafarroan enplegua eta ekonomia berreskuratzea" ahalbideratuko dute.

"Gure aurrean 2010 Urte Berria dugu, eta bertan, agertzen zaizkigun zailtasun guztiak gaindituko ditugu eta horretarako, gure asmo ekintzatzailea eta neka ezina erabiliko ditugu", baieztatu du ohiko Gabonetako mezuan.

Sanz presidenteak krisi ekonomikoa gainditzeari buruzko konfiantzazko mezua luzatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, “animo eta itxaropen” hitzak luzatu ditu 2010. urterako, eta adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak hartutako neurri guztiak eta “denon arteko ahaleginak”, “Nafarroan enplegua eta ekonomia berreskuratzea” ahalbideratuko dute.

“Gure aurrean 2010 Urte Berria dugu, eta bertan, agertzen zaizkigun zailtasun guztiak gaindituko ditugu eta horretarako, gure asmo ekintzatzailea eta neka ezina erabiliko ditugu”, baieztatu du ohiko Gabonetako mezuan, gaur Foru Erkidegoko telebistek eskainiko dutenekoan. Halaber, horretara jotzeko aukera Nafarroako Gobernuaren web ataritik (www.navarra.es).

Gabon jaietarako bake eta alaitasun desio onenak adierazi ondoren, Sanz presidenteak herritarrekin amaitzen ari den urtearen gaineko hausnarketa batzuk partekatu nahi izan ditu. Bere esanetan, “amaitzen ari den urtearen ezaugarririk aipagarrien nazioarte mailan jasaten ari garen krisi ekonomikoa da”, gizartea, ekonomia eta familiak gogor astindu dituena.

Azpimarratu duenez, langabezia Foru Erkidegoan komunean dugun arazo larriena da, eta Nafarroako Gobernuak ahalegin guztiak egingo ditu horri aurre egiteko. Horri dagokionez, agur “adeitsua” eta “animo eta esperantza mezua” luzatu die enplegurik ez duten 40.000 pertsona baino gehiagori, “beharrezkoa eurak eta euren familiak normaltasunez bizitzeko eta euren giza gaitasunak garatzeko”.

2010eko gertakariak eta indarkeria

2010. urteko gertaera nagusien artean, Presidenteak Espainiak Europar Batasunean izango duen presidentetza eta Urte Xacobeoa izango dira. Lehena, adierazi duenez, “erabakiorra izango da Espainiaren eta espainiarren Europa handiaren indartzearekiko konpromisoa erakusteko; izan ere, Europa, politika, gizarte eta ekonomia mailako motor handia da, 27 estatuk osatutakoa, historia komuna duena, kultura garbia eta zabala duena, balore errotuekin eta mundu hobea lortzeko asmo komunarekin”. Eta Urte Xacobeoari dagokionez, Nafarroak hamaika erromes jasoko dituela gogoratu du.

Bestalde, Presidenteak “edozein indarkeria mota” erauzteko erabakia agertu du. Bereziki emakumeen aurkako indarkeria –“pertsonal mailan sumintzen eta gizarte mailan umiltzen gaituena”- eta terrorismoa aipatu ditu. Azken horri dagokionez, horren sustatzaileek jarduteko eta arrazoitzeko zigorrik gabeko espazioak eragozteko apustua adierazi du. Bestalde, justizia eta Hirugarren Munduko herrialdeekiko kooperazioa aipatu ditu, “bide egokienak gudak eta sarraskiak ekiditeko”.

Nafarroak, Espainiak eta munduak aurrera egiteko pertsonak behar dituztela kontuan hartuta, herritarrei, Urte Berrirako asmotzat, “guztion kontuetan parte hartzeko konpromisoa” adierazi du.


Azkenik, Presidenteak bere hitzaldian bereziki gazteak gogoratu ditu, eta euren prestakuntzan gogor jardutea eskatu die; halaber, langileentzat, hobekuntzako “etengabeko asmoagatik”; eta adinekoentzat, “euren esperientzia eta hainbat urtetako lana” eskertuta. Era berean, jaiak bakarrik igarotzen dituztenak, gaixo direnak edo “baztertuta, ahaztuta edo triste” direnak gogoratu ditu, eta baita laguntzen dietenak ere; jaioterritik kanpo bizi direnak; eta boluntarioak, misiolariak edo kooperanteak “euren lan zoragarria eta eskuzabala gehien behar dutenen artean egiten dutenak”. “Ziur nago denon artean, Nafarroa hobea eta mundu gizalegezkoagoa, justuagoa eta solidarioagoa lortuko dugula” esanda amaitu du.

Dokumentazioa:
Sanzpresidentearen2009koGabonetakomezua.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa