(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010. urteko Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren Plana onartu du astelehena, 2009.eko abenduak 28

Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi euroko ekarpena aurreikusten du


Hiri autobusa

Hiri autobusa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko sesioan, 2010. urteko Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren Plana onartu du; halaber, Nafarroako Gobernuaren ekarpen ekonomikoaren gastua onartu du, 6.566.559 eurokoa: 6.241.559 milioi oro har garraio publikorako izango dira, eta 325.000 euro familia ugarientzako tarifa berezietarako.

2010. urteko Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren II. Planak aldaketa batzuk biltzen ditu, besteak beste, aireporturako linea jartzea eta Ubarmin klinikarainoko luzapena, Ardoi eta Zizur Nagusian zerbitzua ezartzea eta Orkoiengo zerbitzuan azken aldaketak egonkortzea.

Era berean, aurreko planean zehaztutako helburuak jarraitzen ditu, ondokoak hain zuzen ere: garraio publikoaren erabilera handitzea; garraioaren eskaintza hobetzea gehiago erabil dadin; edo hiri garraioko sistemaren elementu desberdinen kalitatea hobetzea (autobusak, geltokiak, ustiapen eta informazio sistema,…); halaber, beste batzuk ere biltzen ditu, besteak beste, taxi zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta zerbitzu horren erabilera sustatzea.

Halaber, garraioaren planifikazioaren eta hirigintza, trafiko eta aparkalekuen arteko koordinazioa sustatzen jarraituko da, inplikatutako administrazioen lankidetzaren bidez, mugikortasun iraunkorraren politika eginda; eta informazio, hedapen eta sentsibilizazio lana garatzen jarraituko da, garraio publiko kolektiboaren eta taxiaren erabilera, gizarte jarrera iraunkor eta arduratsuan murgil dadin.

Plan horren eremuari dagokionez, ondoko udalerriak bilduko ditu: Antsoain, Aranguren (Mutilva Garaia eta Mutilva Behea), Barañain, Beriain, Berrioplano (Aizoain, Artika, Berrioplano eta Berriousoko kontzejuak), Berriozar, Burlata, Zizur (Zizur Txikiko kontzejua), Egues (Gorraiz, Sarriguren, Alzuza, Elkano eta Olazeko kontzejua), Esteribar (Ollokiko kontzejua), Ezcabarte (Arre eta Orikaingo kontzejuak) Galar (Cordovillako kontzejua), Ugarte, Noain, Orkoien, Iruñea, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Plan honek urte beteko balioa izango du, eta luzatu daiteke.

Planeko jarduerak

1. Garraio publikoaren kalitatea hobetzea: kalitate oneko zerbitzua egonkortzea. Helburu hori hiri garraioko elementu guztietara zabaltzen da (autobusak, geltokiak, ustiapen eta informazio sistema, txartel-sistema, laguntzako instalazioak, taxi zerbitzua…). Aipatzekoa da, jarduera horien artean, Ustiapen eta Informazioa laguntzeko Sistema ezartzea (SAEI), Eskualdeko Hiri Garraioa uneoro lokalizatuta izatea ahalbideratuko duena; halaber, bere ustiapena denbora errealean kudeatzeko aukera eskainiko du, zerbitzuan gertatzen dena errealitatera egokituta. Era horretan, emandako zerbitzuaren fidagarritasuna hobetzen da, intzidentziak garaiz eta era egokian jakinarazi daitezke, eta emakidadunak egindako eskaintzaren kontrola bermatzen da.

2. Ibilgailu pribatuaren aldean, garraio publikoari lehentasuna eskaintzea. Horretarako, garraio publikorako gordetako zirkulazioko bideak eta plataformak esleituko dira, bidegurutze garrantzitsuenetan garraio publikoaren lehentasuna bermatuko da, eta maniobra azkarrak egiteko geltokiak egokituko dira.

3. Herritarrak kontzientziatzea, garraio publikoa gizarte ondasuntzat jotzeko, ikastetxeei zuzendutako mugikortasun iraunkorrari buruzko ingurumen programa baten bidez eta Europako Mugikortasunaren Astean parte hartuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa