(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pergamino eta plano batzuk itzuli dira Nafarroako Erret Artxibategi Orokorrean berritu ondoren asteartea, 2009.eko abenduak 29

Dokumentuak Lizarra, Artaxona, Atarrabia eta Leitzako udalen, Iruñeko Katedralaren eta Orreagako Kolegiataren jabegokoak dira


Kultura kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, Nafarroako Erret Artxibategi Orokorrean berritutako dokumentu historikoak eman dizkie euren jabeei: Lizarra, Artaxona, Atarrabia eta Leitzako udalei, Iruñeko Katedralari eta Orreagako Kolegiatari.

Dokumentu horiek –pergaminoak eta planoak-, euren kontserbazioa bermatzen duen berreskuratze-prozesua izan ondoren, ondokoek jaso dituzte: Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoko zuzendariak, Camino Paredes andreak; Artaxonako alkateak, Pedro Ejea jaunak; Atarrabiako alkateak, Peio Gurbindo jaunak; Leitzako alkateak, Javier Zabalo jaunak; katedraleko liburutegi-artxibozainak, Julio Gorricho jaunak, eta Kolegiatako priore-ordeak, Javier Navarro jaunak.

Kanpaina honetan bildutako dokumentuen berritze eta kontserbazio prozesuen kostua, Nafarroako Gobernuak finantzatutakoa, 37.000 eurokoa izan da. Berritzeaz gain, Raquel Pérez andreak adierazi duenez, Barbachano y Beny enpresakoak, Nafarroako Erret Artxibategi Orokorreko Tailerreko arduradunak, lan zabalagoa egin da: piezen katalogazioa, deskripzioaren nazioarteko arauei jarraiki, eta dokumentu guztien digitalizatzea, IECISAk egindakoa (El Corte Inglés-eko Informatika), eta era horretan, Nafarroako Erret Artxibategi Orokorreko fondo birtualetan bilduta geratzen dira.

Berritutako dokumentuak

Iruñeko Katedralaren berritutako dokumentuen artean -2.000 pergamino bilduma zabaleko hamar-, aipatzekoa Teobaldo I.a eta Nafarroako infantzoien arteko foru eta konkordia partida, 1237koa, hidalgotza probatzeko erari buruzkoa, eskegitako 6 zigilu zereo dituena; 1281eko hitzarmena, Frantziako Felipe III.aren eta Iruñeko elizaren artekoa, hiriaren aldi baterako jurisdikzioari buruzkoa; Oliteko Gorteetako akordioa, 1329koa, Nafarroako tronuaren oinordekotzari buruz, bere dokumentuetako batean eskegitako 77 zigilu dituena eta bestean 82, eta elizarekin zerikusi zuzena duten diplomak, esaterako, 1270eko pribilegioa, Gaztelako Alfonso X.enak katedralaren kabildoa eta Gipuzkoan zituen ondasun guztiak bere babespena jartzen dituena, eliza batzuen partzuergoa erregeari uztekoa, 1331koa, edo eskubideen salbuespena, Carlos II.enak 1384an emandako zigiluarena eta Carlos III.enak 1388an emandakoarena.

Orreagako Erret Kolegiatak 23 plano aurkeztu zituen berritzeko, aipatzekoak 1817ko Atarrabiako pilategiarena, berriki eraikina eraberritzeko balio izan duena, beste bat duena 1790ekoa, erregaliz makila ehotzeko errota berri baten makineria biltzen duena. Halaber, 1600 urte inguruko beste plano batzuk berritu dira, Frantziarekiko mugaldeko mendi eta muga zedarriekin; Artaxoko urtegi eta almadia-saltoarena (1790); Artikutzako burdinolako antepararena (1791); Gorogaray zonaldeko benta batena; eta kolegiatak Artaxona jasotzen zituen detxemak biltzeko bodega, dolare eta aletegiena (1800 inguru).

Horiekin batera, ugariak dira eliza eta kolegiataren planoak: aldare eta erretaulak, organo neoklasikoen bi diseinu (1801), sakristia kapitularrerako mehartua (1802) eta Orreagaren mendeko bestelako elizen planoak eta trazak, esaterako Luzaidekoarenak eta El Villar gomendioarenak.

Artaxonako udalaren paperezko 4 pergamino, 4 plano eta 4 dokumentu berritu dira, aipatzekoa bitxia baita, XIX. mende erdialdeko dokumentu bat, dorreko erlojuaren makineria irudikatzen duena, bere esfera eta eguzki-erlojuarekin, eta instalatzeko baldintzekin.

Lizarrako Udalak pergamino bakarra aurkeztu zuen deialdian, interes historiko eta instituzional handikoa; zian ere, 4 metroko biribilkia da, Lizarrako Forua aldatzeko proiektuaren ale bakarra biltzen duena, Teobaldo I erregearen garaikoa (1234-1253). Pergaminoko 13 piezaz osatuta dago, elkarren artean josiak dokumentuaren unitatea lortze aldera. 

Leitzako Udalak 3 dokumentu aurkeztu zituen, aipatzekoa ‘Libro de Armas de la Villa y Casa de Leiza’ izeneko pergamino-koadernoa, Hiribilduko arma-erregeak eta Madrilgo Gorteak sinatutakoa 1722an, bere kolore heraldikoek argiztatuta, udalerriko armarriaren marrazkia biltzen duena. 

Azkenik, Atarrabiako Udalak 2 pergamino eskaini zituen: Santxo jakitunak hiriari emandako Foruaren jatorrizkoa, eta Teobaldo I.enaren Foru horren egiaztapena, 1253koa, 1323ko “vídimus” batean. Halaber, hiria eta inguruak irudikatzen dituen planoa ere aurkeztu zen.
 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa