(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Krisiaren Kontrako 2010eko Planaren barruan, Udalen inbertsio produktiboa sustatuko dute eta Renove Auto Planeko laguntzak handituko dituzte asteartea, 2009.eko abenduak 29

Aurreikusitako neurriak abian jartzeko, Nafarroako Gobernuak 6,2 milioi euro jarriko ditu


Transcripción textual del video

El Gobierno de Navarra destinará 6,2 millones de euros para financiar las medidas previstas en el primer paquete del Plan Anticrisis 2010, enmarcadas en el acuerdo presupuestario firmado con el Partido Socialista y centradas en dos líneas de actuación, por una parte, el mantenimiento del Plan Renove Auto Navarra, con unas ayudas superiores a las del resto de las comunidades, y, por otra, en el impulso de inversiones productivas de los ayuntamientos.
2010erako Krisiaren Kontrako Plana

Nafarroako Renove Auto Planeko laguntzak gainerako erkidegoetakoak baino handiagoak dira.

Nafarroako Gobernuak 6,2 milioi euro jarriko ditu Krisiaren Kontrako 2010eko Planaren lehen neurri multzoa finantzatzeko. Neurri horiek Gobernuak alderdi sozialistarekin adostutako aurrekontuan daude eta bi jarduera ildo dituzte ardatz. Ildo horietako bat da Nafarroako Renove Auto Planari eustea eta gainerako erkidegoetan baino laguntza handiagoak ematea. Eta beste ildoa da Udalen inbertsio produktiboak sustatzea, zehazki, informazio eta komunikazio teknologiekin eta energia eraginkortasunarekin zerikusia duten proiektuak. Hor guztia Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak azaldu du, PSN alderdiaren Zuzendaritza Batzordeko Ekonomia idazkari Anai Astiz Medranorekin batera eman duen prentsaurrekoan. Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko neurriak aplikatzen jarraituko du 2010ean. Izan ere, 2009an hartutako neurriak eraginkorrak izan dira: foru erkidegoa izan da estatuan atzeraldia hausten lehena, urteko hirugarren hiruhilekoko barne produktu gordinari buruzko datuen arabera. Aipatu lehen neurri multzoa 2010eko lehen egunetan jarriko dute abian.

Nafarroako Renove Auto Plana

Miranda kontseilariak adierazi du Renove Auto Planak izan duen arrakasta dela eta erabaki duela Gobernuak 2010ean laguntzak areagotzea; laguntza horiek urte osoan emango dituzte, gainera. Renove Planari esker (Nafarroa aitzindari izan zen), kontzesionarioetan 350 lanpostu ingururi eutsi diete, sektoreko iturrien arabera. Gainera, Planeko laguntzak direla eta, gure erkidegoa da automobilen salmentan onena. Plana martxoaren 13an jarri zuten abian eta, orain arte, 8.399 ibilgailu saldu dira Nafarroan; diru-laguntzetan guztira 7,4 milioi euro eman dituzte. Saldutako ia ibilgailu guztiek (8.256) kilometroko 161 g CO2 baino gutxiago isurtzen dute; 143 ibilgailu bakarrik dira eraginkorrenetakoak, kilometroko 101 g CO2 baino gutxiago isurtzen dutenetakoak.

Azkeneko datuen arabera (azaroak 30), Nafarroan iaz denboraldi berean baino ibilgailu gehiago saldu dira: %12,4, hain zuzen. Alde horretatik, salmenta estatuko batezbestekoa baino 32 puntu handiagoa da (estatuan, aurten, ibilgailu salmentak %20,8 egin du behera). 2009ko urtarriletik azarora 12.966 ibilgailu saldu dira, aurreko urte osoan baino gehiago; iaz 12.458 ibilgailu saldu ziren, guztira.

Nafarroako Gobernuak 4,2 milioi euro jarriko ditu automobilak erosten laguntzeko: kilometroko 161 g CO2 baino gutxiago isurtzen dituzten ibilgailuak erosteko 600 euroko diru-laguntzak emango ditu. Laguntza horri gehitu behar zaizkio kontzesionarioek ematen dituzte 1.000 euro eta estatuak ematen dituen 500 euro Beraz, nafarrek guztira 2.100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.

Ibilgailuek kilometroko 101 g CO2 baino gutxiago isurtzen badituzte, Foru Gobernuak 1.200 euro emango ditu, eta kontzesionarioek eta estatuak berdin: 1.000 eta 500 euro. Gutxien kutsatzen duten ibilgailuak erosten dituztenek, beraz, guztira 2.700 euro jasoko dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa