(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerriko unibertsitateetan “Nafarroa Bekak ” proiektuarekin ikasten duten gazteei harrera egin die Álvaro Mirandak. asteartea, 2009.eko abenduak 29

Laguntzek 20 egonaldi finantzatzen dituzte nazioarteko unibertsitate garrantzitsuenetan programa-masterrak egiteko


Transcripción textual del video

Ekonomia eta Ogasuna kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla jaunak, harrera egin die "Nafarroa Bekak 2009" deialdiko 20 beka jaso zutenei, aurten lehen aldiz emandakoak. Laguntzek, Nafarroako Gobernuak finantzatutakoek, orotara 725.800 euroan, nazioarte mailako unibertsitate garrantzitsuenetan programa-masterrak finantzatzen dituzte.

Mirandak Nafarroa Beken jasotzaileei harrera egin die

Miranda kontseilaria, bekadunen eta Juan Francoren artean, Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia ( irudia handitu )

Ekonomia eta Ogasuna kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla jaunak, harrera egin die “Nafarroa Bekak 2009” deialdiko 20 beka jaso zutenei, aurten lehen aldiz emandakoak. Laguntzek, Nafarroako Gobernuak finantzatutakoek, orotara 725.800 euroan, nazioarte mailako unibertsitate garrantzitsuenetan programa-masterrak finantzatzen dituzte.

Bekadunetako hamar harreran izan dira, eta gainontzekoek ezin joan izana adierazi dute. Ondokoak hurbildu dira: Javier Loizu Maeztu, UPNA/NUPko ingeniari agronomoa, Melbournen ingurumen ikasketak egiten ari dena; María Setuain Belzunegui, Musikako goi-maila, zehar-txirula espezialitatea, musikologia ikaslea Sorbonako unibertsitatean; Mónica Pina Alzugaray, LADE Kordobako unibertsitatean, eta orain Columbiako unibertsitatean dena; Mª Dolores Pomés Jiménez, UN/Nun Ikus-Entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna, Georgetowneko unibertsitatean; Carolina Bayo Delgado, UN/Nun Zuzenbidean lizentziaduna, New Yorken masterra egiten; Iván Cordón Medrano, ingeniari informatikoa Castellóko Jaume I unibertsitatean, Adimen Artifizialean espezializatzen Erresuma Batuan; Ángela Díez Torres, itzultzaile eta interpretea Salamancako unibertsitatean, ikasketa politikoak Europako Ikastetxean (Brujas); Jokin Doria García de Cortazar, Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna UPNA/NUPn, “MSc Finance and Investment” egiten London City Universityn (Erresuma Batua), eta Tania Rosa Sáez Forcada, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza tituluduna Madrilgo Carlos III unibertsitatean, “MSc Marketing” egiten Grenoble Business Schoolen, (Frantzia).

“Nafarroa Bekak”

“Nafarroa Bekak” sortzea Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planean (PIN) bildutako jarduera da , eta helburua da, bekadun gazteek, ondoren, Foru Erkidegoan edo atzerriko postu estrategikoetan, hartutako prestakuntza eta talentua garatzea. Horrela, bekadunek 4 urtean Nafarroako enpresa edo erakunde batean lan egiteko konpromisoa hartzen dute edo gutxienez 4 urtean Nafarroan enpresari edo profesional aritzeko konpromisoa, eta horretarako 5 urte dituzte. Aldizka, baldintza hori betetzat jotzen da Nafarroarentzat interesekoa den atzerriko posturen batean lan eginez gero: FMI, Mundu Bankua, NBE, enbaxadak, kontsulatuak, Nafarroarako sektore estrategikoa diren merkataritza-bulegoak edo enpresak, besteak beste.

Lehen deialdi honetan 20 lagun izan dira bekak jaso dituztenak, baina 2010. urterako 30 beka eta 2011rako 35 izatea aurreikusita dago, gehi 5 beka Fulbrigth.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa