(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola adineko Espainiako Txapelketara joango diren selekzioen ekipazioak eman dira asteazkena, 2009.eko abenduak 30

Saskibaloi eta eskubaloiko haur eta kadeteen taldeek Kirol-Kontseilu Gorenak antolatutako txapelketan izango dira


Saskibaloi eta eskubaloi selekzioak

INDko ordezkariak, saskibaloi eta eskubaloi selekzioekin ( irudia handitu )

Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari-kudeatzaileak, Javier Esparza Abaurrea jaunak, Nafarroako saskibaloi eta eskubaloi taldeei txapelketarako ekipazio ofiziala eta besokoa eman die, Kirol-Kontseilu Gorenak (CSD) antolatutako eskola adineko selekzio autonomikoen Espainiako Txapelketan parte hartuko baitute.

Txapelketa horiek haur eta kadeteen kategorietan izaten dira, eta inskripzioa Autonomia Erkidegoek egin behar dute. Helburua da, alde batetik, kirol praktika orokortzea erkidego mailako faseetan inolako bazterketarik izan gabe, antolaketa eredu eta egitura desberdinak errespetatuta eta, bestetik, nazio mailako txapelketa batean, selekzio autonomikoen bidez, gaitasun fisiko eta tekniko handiena duten kirolarien partaidetzarako aukera eskaintzea.

Nafarroako saskibaloi selekzioetan, mutil eta nesken haur eta kadete kategorietan, 48 kirolarik eta 12 teknikok hartuko duten parte Espainiako Txapelketan, Zaragozan izango denekoan urtarrilaren 4tik eta 10era.

Nafarroako Saskibaloi Federazioko ordezkariak ondokoak dira: Javier Langa Mauleón (selekzionatzailea), Aitor Ardanaz Garasa (kapitaina); Kadeteak neskak: Peio Milla Sánchez (2. entrenatzailea), Alazne Vicente Liras (kapitaina); Haurrak mutilak: José Ignacio Cruz Diez de Ulzurrun (selekzionatzailea), Alex Aguinaga Garijo (kapitaina); Haurrak neskak: Eneko Lobato García (selekzionatzailea), Irati García Arbizu (kapitaina).

Kadete nesken kategorian, Nafarroak talde berezi batean parte hartuko du eta Kanariak, Aragoi eta Madril izango ditu aurkari. Mutiletan, preferenteko C taldean dago, Gaztela-Mantxa eta Melillarekin.

Haurren kategorian, mutilek Murtzia eta Errioxa izango dituzte aurkari preferenteko B taldean. Neskek, lehen fasean, preferente mailan, Errioxa eta Kantabriarekin neurtuko dira.

Nafarroako Eskubaloiko lau selekzioak Almeriara joango dira urtarrilaren 4tik 10era, 64 kirolari eta 12 teknikorekin.

Nafarroako eskubaloi selekzioen aldetik, ondokoak izango dira: Kadeteak mutilak: Pablo Gastón Fernández (selekzionatzailea), Jaime Miquele Soler (kapitaina); Kadeteak neskak: Alberto Zabalegui Gay (selekzionatzailea), Nerea Planillo Lampérez (kapitaina); Haurrak mutilak: Jaime Moracho Garnica (selekzionatzailea), Julen Elustondo Martín (kapitaina); Haurrak neskak: Marisa Sarasate Arrieta (selekzionatzailea), Estefanía Cáceres Varea (kapitaina).

Mutil kadeteek preferente mailan hartuko dute parte eta Melilla eta Extremadura gainditu beharko dituzte. Bestalde, neskak, kategoria berezian daude eta Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa eta Andaluzia izango dituzte aurkari, ikusteko ea iazko sailkapena baino hobea lortzen duten. Iaz 6. lekuan geratu ziren.

Haurren kategorian, mutilak preferente taldean daude eta Extremadura eta Murtzia izango dituzte aurkari eta neskak, talde berezian, Andaluzia, Euskadi eta Asturias, iazko txapelketetan lortutako 7. lekua hobetzeko asmoz.
Beraz, orotara 112 kirolarik (56 mutil eta 56 neska) eta 24 teknikok ordezkatuko dute Nafarroa eskola adineko Espainiako Txapelketan Saskibaloi eta Eskubaloi modalitateetan. 

Partaidetza horrekin Kirol-Kontseilu Gorenak deitutako kirol modalitateetan parte hartzen hasiko dira, urtean zehar Autonomia Erkidego desberdinetan garatuko direnak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa