(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Blanca de Navarra andrearen estatua, berritu ondoren, Oliteko Santa María elizan berriz jarri dute asteazkena, 2009.eko abenduak 30

Tailu hori, erreginaren ezagutzen den erretratu bakarra, tenpluaren barrualdean jarri da berriro ere hondatu ez dadin


Blanca Andrearen eskulturaren birjartzea Olite

Tailuaren 2004ko irudia, hondatze garrantzitsua erakusten duena. ( irudia handitu )

Blanca de Navarra andrearen eskultura, Oliteko Santa María la Real elizako klaustrotik kendu zen berritzeko, eta tenpluaren barrualdean kokatu da behin berritze-lanak amaituta. Lan horietan, 22.235,70 euro inbertitu dira. Piezaren garrantzia erregin horren ezagutzen den erretratu bakarra izatea da.

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón jauna, eta Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz jauna, irudiaren birkokatzean izan dira, uste denez, Johan Lome de Tournai-k egindako obra gotikoa, harea-harrian egindakoa XV. mendean, denboraren poderioz eta 1967an atariaren estalkia kentzeak eragindako kalteengatik hondatuta zegoena. Harrez geroztik, eskultura eguraldi txar eta ingurumen kutsaduraren eraginpe zuzenean zegoen.

Horregatik, 2006ko azken hiruhilekoan kontserbazio eta berritzeko tratamendua aplikatu zitzaion hondamena gelditzeko asmoz, eta 2007ko martxotik aurrera, aldi baterako Oliteko Erret Jauregiko sarrerako atariaren arkupean izan zen erakusgai..

Ondoren, erreplika batez ordeztu zuten; izan ere, ez zen egoki iritzi jatorrizko tailua, Blanca de Navarra andrearen eskultura bakarra, estalkirik gabe izateari. Jatorrizkoa Santa María elizako epistolaren alboko lehen arkusolioan jarri dute, leku hori egokitu egin baita estatua bertan gordetzeko..

Tailua Artelan Restauración S.L. enpresak kendu zuen 2009an, eta enpresa hori izan da lanak euren tailerretan egin dituena. Harea-harrizko erreprodukzioa, jatorrizkoaren antzekoa, “saca puntos” sistemaren bidez egin da. Sistema horrek ez du jatorrizkoan eraginik eta bere integritatea bermatzen du.

Uneoro Iruñea-Tuterako Artzapezpikutzaren aurretiazko adostasuna eta baimena izan da; baita Oliteko Santa María Parrokiarena ere.

Estatuaren erreprodukzioa, tailatze-prozesuan ( irudia handitu )

Jarduera hori Nafarroako Gobernuaren politikan biltzen da, beti Nafarroako ondare kulturala osatzen duten ondasun garrantzitsuak babesteko asmoz, prebentziozko kontserbazioaren eremuan, hurrengo belaunaldietara baldintza egokienetan iragateko.

Blanca de Navarra erreginaren eskulturak -(1385-1441), Carlos III.enaren, “el Noble”, eta Leonor de Trastámararen alaba, Siziliako Martín erregearen alargun, Aragoiko Juan infantearekin ezkondu zena-, garaiko modaz jantzitako emakumea erakusten du, brial eta mantuarekin, adardun orrazkera gailentzen dela (ilea bilduta, beloa erortzen deneko alboko bi punta bihurtuta) eta koroa, urre eta jatorrizko polikromiak antzematen direnekoa. Denborak aurpegitik masail mamitsuak eta ezpain txikiak ezabatu ditu, dirudienez, Borgoñako Johan Loem de Tornai eskultoreak erretratatu zueneko irribarrea eragiten zutenak. Blanca andrea errezatzen ari da, zutik, eskuak batuta eta Mater meu de inskripzioaren filakteriarekin. Oliteko Santa Maríako klaustrotik datorrela, pertsonaia identifikatzen duten armarri heraldikoak dituen idulki baten gaienean dago. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa