(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iaz, foruzainek 13.000 ikasle ingururi eman zizkieten bide segurtasunari buruzko eskolak astelehena, 2010.eko urtarrilak 4

Zirkulazio arloko agenteek 361 prestakuntza eta sentsibilizazio jarduera egin zituzten, Polo Parkean eta ikastetxeetan


Foruzaina haur bati kartean ibiltzen erakusten

Foruzaingoak, iaz, 13.000 ikasleri eman zizkieten bide hezkuntzako eskolak. ( irudia handitu )

Iaz, Foruzaingoak bide segurtasunari buruzko 361 prestakuntza jarduera egin zituen. Jardueretan 12.798 ikaslek parte hartu zuten, Nafarroako eskola, institutu eta lanbide heziketako ikastetxeetakoak.

Jarduera horien helburua da haur eta gazteek ohitura seguru eta solidarioak hartzea kale eta errepideetan. Prestakuntza Zirkulazio arloko Bide Hezkuntzako taldeak ematen du. Saioak ikastetxeetan eta Volkswagen fabrikako Polo Parkean ematen dituzte. Ikastetxeetan foruzainek 246 hitzaldi eman zituzten, 8.731 ikaslerentzat; ikasle gehienak Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak ziren. Polo Parkean 4.607 hartu zituzten, 115 bisitatan. 

Berritasun gisa, iaz ikastetxeei eskaini zieten aurrez ikasgelan emandako azalpen teorikoak zirkuitu eramangarri batean osatzea, ikastetxean bertan. Hala, foruzainek hainbat herritara eraman dute oinezkoentzako eta txirrindularientzako praktikak egiteko zirkuitua; besteak beste, Altsasu, Barañain, Corella, Lodosa, Mañeru, Mendigorria, Melida eta Sartagudara.

Prestakuntza jarduera horiek Nafarroako Gobernuak onartutako Bide Segurtasuneko Estrategiaren (2005-2012) barruan antolatu dituzte. Estrategia horretan hainbat neurri ezarri dituzte (errepideak hobetzea, sentsibilizazio kanpainak egitea, e.a.), errepideetan hildakoen kopurua jaiste aldera; hori, Europako Bide Segurtasuneko Gutunean zehaztutako ildoei jarraiki.

Gutun horren arabera, 2000. urteko hildakoen kopurua erdira jaitsi behar da, 2010. urtea hasi baino lehen. Nafarroan, 2000. urtean 118 lagun hil ziren zirkulazio istripuetan, eta iaz 38 lagun, hau da, 2000. urtean baino %67,8 gutxiago eta 2008an baino %17,4 gutxiago. Hori, Barne Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa