(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen Hezkuntzako 1.350 ikaslek hartuko dute parte aurten Nafarroako Gobernuaren “English Week” programan astelehena, 2010.eko urtarrilak 4

Ikastetxeek hurrengo urtarrilaren 18 arte dute epea eskaerak aurkezteko


Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako 1.350 ikaslek aurten Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Sailaren bidez antolatzen duen “English Week” programan parte hartzeko aukera izango dute. Helburua da ingelesaren ikaskuntza eta eskola testuingurutik kanpoko erabilera sustatzea.

Interesatutako ikastetxeek urtarrilaren 18 arte (berori barne) aurkeztu ditzakete eskaerak, programaren deialdian adierazi bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (BON) argitaratutakoa, 1 zk., pasa den ostiralean, urtarrilaren 1ean.

Edizio honetako berrikuntzarik nagusiena Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin (9 urte) esperientzia pilotua egitea da bost astez. Orain arte, programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoekin (10 eta 11 urte) eta DBHko 1. mailakoekin (12 urte) egin da.

Ekimen hori aurten 27 astez egingo da, otsailaren 1etik ekainaren 18ra, negua-udaberria epealdian (2009-2010 ikasturtea) eta irailaren 20 eta azaroaren 26 bitartean, udazkenean (2010-2011 ikasturtea).

Programa bost eguneko egonaldietan datza, astelehenetik ostiralera, eta Nafarroako ikastetxe desberdinetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako 50 ikasle inguru elkarrekin izango dira, pentsio osoko erregimenean Lumbierko “Sierra de Leyre” BHI egoitzan. Ikastaroak jarduera akademikoak, kirol eta aisialdikoak eta tailerrak biltzen ditu, denak ingelesez. Horrela, helburua ikasleen ohiko ikaskuntza sendotzea da.


Zehazki, ikasleek egunean batez beste lau ordu eta erdiko jarduera akademiko desberdinak jasoko dituzte (multimedia, irakurmena, idazmena, lan-taldeak), beste lau ordu eta erdi aisialdi eta tailerretan (eskulanak, antzerkia, abestiak, dantza, jokoak eta kirolak) eta gaueko jarduerak (ipuin kontalariak, jokoak, etab.).

“English Week” edizio honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek, zuzendari edo zuzendariordearen bidez, eskaera-inprimakia eta Eskola Kontseiluak jarduera onartu izanaren dokumentua aurkeztu beharko dute hurrengo urtarrilaren 18rako Hezkuntza Saileko Erregistroan (Cuesta de Santo Domingo, z/g, Iruñea) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako bideen bidez. Halaber, joango diren ikasleen aita, ama edo legezko tutorearen baimen-dokumentuak gorde beharko dituzte.

Gogoratu behar dugu programaren lehen edizioa 2005-2006 ikasturtean izan zela, eta harrez geroztik, Foru Erkidegoko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailako 2.900 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa