(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

524 profesional turistikok hartu dute parte “Cultura del Detalle” prestakuntza-proiektuaren 34 ekintzetan osteguna, 2010.eko urtarrilak 7

Helburua kalitatea sustatzea da, turistak jasotzen duen arretan hobekuntza antzeman dezan


524 ikasle izan dira “Cultura del Detalle” proiektuaren 34 prestakuntza-ekintzetan parte hartu dutenak. Ekintza horiek azaroaren erdialdetik garatu dira Nafarroako udalerri desberdinetan. Prestakuntza-plan horrekin, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Sailaren eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren bidez sustatutakoak, helburua Foru Erkidegoa bisitatzen duen turistaren esku jarritako eskaintza hobetzea da; halaber, lehen mailako destino turistikotzat sustatzea.

Ikastaroak, oro har, turismo eremuko profesionalei, sektoreko enpresen jabeei, erdi mailako agintariei eta bezeroarekin harremana duten pertsonalari zuzendutakoak izan dira.

Ikastaroetan emandako ikasgaiak bezeroari arreta hobea eskaintzeko ezaguera eta tekniketan oinarritu ziren. Besteak beste, ondokoak jorratu ziren: bezeroa nola ezagutu, arreta-gakoak, pertsonalaren aukeraketa, hobetzeko motibazioa, lan-taldea sustatzea eta akordioak, komunikazio eraginkorra eta estrategiak sustatzea promozioak, lekuak eta zerbitzuak gomendatzeko.

Nafarroako 11 udalerritan 

Isaba, Burgete, Bertiz, Iciz, Zangotza, Iruñea, Lizarra, Artaxona, Gares, Tafalla eta Biana, izan ziren “Cultura del Detalle” proiektu-planaren ikastaroetako batzuk eman zireneko lekuak, era horretan, saio horietan parte hartu nahi zuten guztiei erabilerraztasuna errazteko.

“Cultura del Detalle” programaren helburua kalitatea sustatzea da, turistak jasotzen duen arretan hobekuntza antzeman dezan. Horretarako, turistaren esperientzia aberasteko estrategia garatu da, detailearen kultura, abegikortasuna eta ondo egindako lanarekiko konpromisoa sustatzeko. Ekintza horiek, “Destino en Detalle” proiektuarekin batera, “Anfitriones” programaren bi ildo nagusiak dira, enpresa eta destino turistikoen kalitatea hobetzeko asmoz sortutakoa. Era berean, 2008-2012 Espainiako Turismo Planean bilduta dago. Horren helburua 2020. urtean Espainiako turismo sistema lehiakorrena eta iraunkorrena izatea da, gizarte mailako onura handiagoa lortzeko asmoz.

Destinoen edertzea

Bestalde, pasa den irailean, partzuergoetako turismo teknikariak eta Nafarroako Udalek “Destino en Detalle” proiektuan bildutako destino turistikoak edertzeko ekintzei buruzko jardunaldietan hartu zuten parte, “Anfitriones” programaren bigarren zutabea. Jardunaldi haietan, bildu zirenek SCTE Edertze-Eredua ezagutu eta aztertu zuten, bisitariari produktu turistiko desberdina eta erakargarriagoa eskaintzeko asmoz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa