(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tailer batek SITNAren erabilerak erakutsiko dizkie Nafarroako komunikazioko profesionalei osteguna, 2010.eko urtarrilak 7

Saioa hilaren 18an izango da, astelehenean, eta izena emateko epea hilaren 14an amaituko da, ostiralean


Nafarroako Gobernuak tailer bat antolatu du komunikazioko profesionalak Nafarroako Lurralde Informazio-Sistemaren (SITNA) aplikazioen erabileran trebatzeko. Zerbitzu publiko horrek, internet bidez, Foru Erkidegoari buruzko informazio osoa eskaintzen du: ezaugarriak, erabilerak eta azpiegiturak.

Lan-saio horretarako sarbidea, hilaren 18an izango dena, astelehenean, librea da Nafarroako komunikabideetan lan egiten duten komunikazioko profesionalentzat (kazetariak, grafistak, etab.), betiere urtarrilaren 14 baino lehen, ostirala, aurretiazko eskaera egiten bada ondoko posta elektronikoan: comunicacion@navarra.es. Komunikazioko Profesionalentzako II. Jardunaldi horiei buruzko informazio gehiago (gaiak, estekak, ordutegia eta lekuak) Nafarroako Gobernuaren web orrialdean dago. Gogoratu behar da 2005eko apirilean beste prestakuntza-tailer bat izan zela.

Ekimen horren helburua, Komunikazio eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendaritza nagusiek sustatutakoa, komunikabideak –bereziki prentsa idatzia, baliabide digitalak eta telebista-etxeak- SITNA plataforma informatikoaren eguneroko erabileran trebatzea da, adibidez, kokatze krokis eta mapak egiteko, Nafarroan zeharko edozein ibilbide hiru dimentsiotan lortzea edo kirol, turistiko, nekazaritza instalazioen datu geoerreferentzialak edo katastro-datuak hartzeko

Tailer horretan, baliabide berrien eta berriki SITNA Geoportal-ean bildutako datuen kontsulta eta ustiaketa hobekuntzen berri eskainiko da: mapak bistaratzea, informazio geruza berriak, datuak deskargatzeko erabilerak, informazio-bilaketak eta eduki berriak (metadatuak, glosategia, ohiko galderak eta bestelakoak).

SITNA kontsulta publiko eta unibertsaleko zerbitzua da, doakoa. Nafarroako Gobernuaren helburua da zerbitzu hori ahalik eta gehien ezagutzea eta erabiltzaileek baliabideak ahalik eta egokien ustiatzea. Horretarako, etengabeko ahalegina egiten da tresna horren erabilera talde espezifikoen artean zabaltzeko. Kazetariak dira talde horietako bat, lurraldeko informazioa erabili ohi dutelako edukiak ekoizteko eta euren lana bitartekoa baita gizarteari zerbitzu horren existentzia eta abantailak jakinarazteko.

Dokumentazioa:
Programa
Egitaraua

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa