(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bigarren Hezkuntzako hogeita bat irakaslek zinema dokumentalari buruzko ikastaro batean parte hartuko dute ostirala, 2010.eko urtarrilak 8

Ikastaroa Punto de Vista Jaialdiak eta Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak antolatu dute, genero horrek baliabide didaktiko gisa dituen aukerak ezagutzera emateko


Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak eta Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak (ILZ) zinema dokumentalari buruzko ikastaro bat antolatu du, genero hori Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara eramateko eta baliabide didaktiko gisa zer aukera dauzkan azaltzeko. Proiektuan antolatu dituzte irakasleentzako prestakuntza jarduera bat (21 irakaslek parte hartuko dute) eta ikasleekin egiteko lana, ikasgelan eta jaialdiaren barruan.

Tailer horrekin, Punto de Vista jaialdian ildo berri bati ekin diote: zinema dokumentala herritarrei ezagutarazteari. Jaialdia otsailaren 5ean hasi eta 13an amaituko da. Irakasleentzako prestakuntza saioak urtarrilaren 14an hasi eta 28an amaituko dira, eta Iruñeko ILZan egingo dira. Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak ere parte hartuko du: material didaktikoa egingo du, irakasleentzako ikastaroa emango du eta ikasleei saioak aurkeztuko dizkie. 

Ikastaroaren asmoa da irakasleei azaltzea zinema dokumentalak baliabide didaktiko gisa zer aukera dauzkan, bi alderditatik. Batetik, ikus-entzunezko lengoaia gisa; eta bestetik, ikasleei beren prestakuntzan eragin zuzena duten gaiei buruz hausnarrarazteko bitarteko gisa. Hala, landuko dituzte ikus-entzunezko lengoaiaren oinarriak eta dokumentalak helburu pedagogikoekin erabiltzeko estrategiak. 

Ikastaroaren ondoren, ikastetxe batzuk Punto de Vista Jaialdikoek Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatu duten jardueran parte hartuko dute. Lehendabizi, irakasleek dokumentalen alderdi zinematografikoak eta testuinguru historiko eta sozialak landuko dituzte ikasgelan, horretarako apropos egindako material didaktikoarekin. Gero, Jaialdian, ikasleak pelikula bat ikustera joango dira, Iruñeko Civivox kultur zentro batera. Prestakuntza jarduera ikasgelan amaituko dute: ikasleek eta irakasleek dokumentalaren gainean eztabaida egingo dute.

Lehen deialdi honetan, Punto de Vista Jaialdikoek Weijun Chen zuzendari txinatarraren “Please vote for me” pelikula aukeratu dute (“Why Democracy?” proiektu globalekoa da). Pelikulan Txinako errealitatea zertan den azaldu dute, Lehen Hezkuntzako ikastetxe bateko ikasgela batean ordezkaria aukeratzeko hauteskunde prozesuaren bitartez; Txinan, izan ere, ez dago botoa emateko eskubiderik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa