(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,3 milioi euroko inbertsioak onartu dira azpiegituretan Nafarroako iparralde eta erdi aldeko udalerri batzuetarako ostirala, 2010.eko urtarrilak 8

Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi emango ditu proiektu horiek finantzatzeko


Tokiko Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, 3.291.556 euroko inbertsioak xedatu ditu Nafarroako iparralde eta erdi aldeko udalerri batzuetako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2005-2008 eta 2009-2012 epeetako Tokiko Azpiegituren Plangintzan bilduta daude, Nafarroako udalerrien hobekuntza-proiektuei ekiteko. Era horretan, bi zonaldeek Nafarroako Gobernuaren aldetik 2.262.248 euro laguntza jasoko dute.

Ondoren, alfabetikoki, udalerri eta erakunde onuradunak zehazten dira, dagozkien obrekin, emandako diru-laguntzekin eta, parentesi artean, inbertsio osoari dagokion zenbatekoa:

-BETELU: 11.477 € (16.395 €). Obrak Betelun San Pedro kaleko tarteak zolatzea izan dira. Ondokoa biltzen dute: 365 metro karratu aglomeratu asfaltikokoak, 42 ml euri-kanalizazioa eta 74 metro karratu 15 cm-ko hormigoizko zola.

-GOIZUETA: 2.648 € (3.834 €). 19 edukiontzi erosteko, 1.000 litroko edukierakoak, ontziak biltzeko.

-LEITZA: 15.541 € (22.202 €). 110 edukiontzi erosi dira, 1.000 litroko edukierakoak, ontziak biltzeko.

-OLAIBAR: 117.315 € (323.835 €). Finantzazioa udalerriko udaletxea eraikitzeko erabiliko da. Eraikinak 180 metro karratuko eraikitako azalera duen solairua du. Bertan, Olabe Kontzejuko eta Olaibarko Udaletxeko administrazio-egoitzak bilduko dira. Halaber, ondokoak bilduko ditu: atondoa, alkatetzaren bulegoa, komuna, kontzeju-aretoa, artxibategi bat eta instalazio-areto bat. Exekuzio epea sei hilabetekoa da.

-ULTZAMA: 51.093 (103.531 €). Robledales Zaldi Zentrorako sarbidea hobetzeko. Obrak garbiketa eta arekak zabaltzea bildu ditu; halaber, fabrika-obren eraikuntza isurketa-urak biltzeko eta zoladura-obrak.

-ZIAURRIZEKO KONTZEJUA: 44.070 € (70.407 €). Dirua kontzeju-etxea egokitzeko erabiliko da. Zehazki, behe solairuaren eta altuera baten eraberritzea biltzen dute, forjaketa eta eskaileraren egituretan jardunda, barrualdea zoladura, estaldura eta instalazio egokiekin egokituta, besteak beste, artxibategi-idazkaritza eta aretoa behe solairuan; eta areto bat lehen solairuan. Obrak exekutatzeko epea lau hilabetekoa da.

-ELTSO KONTZEJUA. 58.353 € (108.771 €). Kontzeju-etxearen teilatua aldatzeko erabili dira.

-ODERITZ KONTZEJUA: 284.688 € (446.988 €). Obrek Oderitzeko horniketa eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura berritzea biltzen dute. Lehen proiektuaren aurrekontua 292.109 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak 176.273 euro emango ditu, eta ondoko lanak biltzen ditu: ura banatzeko sarearen berritzea, dentsitate handiko polietilenozko hodiekin; fundizioko suteen bi sute-aho bikoitz instalatzea; fundazio nodularreko zortzi ur-hargune instalatzea; etxeko horniketako 28 hargune eraikitzea; ur fekalen saneamendurako sareak berritzea teila koloreko PVC hodiekin; eta ur fekalen saneamendurako 40 etxeko hargune eraikitzea.

Bigarren proiektuak, 154.879 eurokoak eta 108.415 euroko laguntza duenak, ondokoak biltzen ditu: kaleen zoladura berritzea aglomeratu asfaltiko beroaren bidez, zagor artifizialaren gainean; 18 cm-ko lodierako hormigoizko zoladura zolatzea 20 cm-ko zagor artifizialaren gainean; eta 8 cm-ko lodierako Baztango harriz zoladura birjartzea, 10 cm-ko hormigoizko oinarriaren gainean.

-10 ZONALDEKO HIRIKO HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA: 14.270 (20.385 €). Proiektuak 101 edukiontzi erostea biltzen du, 1.000 litroko edukiera dutenak, ontziak biltzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa