(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak PSISaren izapidetzea onartu du Guenduláingo egoitza-eremurako astelehena, 2010.eko urtarrilak 11

Proiektu horrek, informazio publikoaren eraginpean izango denak, fase desberdinen eraikuntza biltzen du, 18.389 etxebizitza, %87,86 babestuak


Nafarroako Gobernuak akordio bat hartu du Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialtzat (PSIS) jotzeko Guenduláinen babestutako etxebizitza egoitza eremua garatzeko plana, ‘Navarra de Suelo Residencial, S.A’ sozietate publikoak sustatutakoa. Halaber, informazio publiko bera eta udal audientzia izango du, eta kaltetutako udalerriak ondokoak dira: Galarko Cendea eta Zizurko Cendea.

Planaren PSIS izapidetzeko, Lurralde Antolaketako batzordeak (COT) aldekoa eman zuena abenduaren 22an, sustatzaileak ondoko dokumentazioa aurkeztu du: memoria, araudi urbanistiko orokorra, araudi urbanistiko partikularra, azterketa bioklimatikoa, trafiko-azterketa, zarataren azterketa, ingurumen inpaktuaren azterketa, PSISaren iraunkortasun ekonomikoaren memoria, Nafarroako Ogasunean PSISaren eraginaren txostena, informazio-planoak eta antolaketa-planoak.

Gogoratu behar da Guenduláingo Plana “Nafarroa Plana 2012” bilduta dagoela, lehentasunekoa Nafarroako etxebizitza Babestua sustatzeko. Proiektua 4.113.757 m2-ko azaleran garatzen da, Zizur eta galar udalerrietan eta bi azpi sektore planteatzen ditu: egoitzako eta jarduera ekonomikokoa. Lehenengoan, 3.200.000 m2-tan 18.389 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago, horietako %87,86 babestutakoak (16.157) eta %12 (2.232) libreak. Bestalde, bigarren sektorean parke teknologikoa aurreikusita dago, 185.000 m2-ko azaleran, etxebizitza, bioklimatismoa eta iraunkortasunaren gaineko gaiak jorratuko dituena.

Nasursa sozietate publikoak 3.209.574 m2-ren jabea da, PSISaren eremuko lurzoruari dagokionez, %84,36 aprobetxamenduko eskubidedun eremu osoari dagokionez.

Espediente hori, hogeita hamar egunez, informazio publiko eta Planak eragiten duen udalen audientziaren eraginpean izango da. Dokumentazio interesdunen eskura izango da Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren Sailean (Ejerzitoaren etorbidea, 2.zk, Iruñea.)



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa