(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia Administraziorako aldi baterako langileak aukeratzeko arauak aldatu dituzte asteartea, 2010.eko urtarrilak 12

Aldaketa horiek laster argitaratuko duten foru agindu batean jaso dituzte eta lehenbiziko proben deialdia hilabete baten buruan egingo dute, otsailean


Nafarroako Gobernuak Justizia Administrazioan aldi baterako langileak kontratatzeko arauak aldatu ditu. Berritasun nagusia da urtero aukeraketa deialdi bat egingo dutela kidego hauetako langile premiak betetzeko: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea, eta Laguntza Judiziala.

Langileak gestionatzeko aldaketa horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean laster argitaratuko duten foru agindu batean jaso dituzte; agindu hori Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballerok, sinatu du. Agindua argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta indarrean jarri eta hilabete baten buruan Justizia Zuzendaritza Nagusiak lehen aukeraketa proben deialdia egingo du, otsailean. Onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrendaren gaineko erabakian zehaztuko dituzte azterketak non eta noiz egingo diren.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak kidegoko hautagai zerrenda bana egin dezake; dena den, hautagaiak zerrenda bat baino gehiagoan egon daitezke. Zerrenda horiek osatzeko lehentasunak hauek dira: deialdi publikoetan lekua lortu ez duten eta aldi baterako kontratatzeko azterketak gainditu dituzten hautagaiak; eta, salbuespen gisa edo hautagairik ez dagoenean, Nafarroako Enplegu Zerbitzua medio egindako zerrendak. 

Aldi baterako langileak hartzeko proba espezifikoen ondoren egindako zerrendak era horretako beste deialdi bat egitea erabaki arte egongo dira indarrean. Urtero, azken hiruhilekoan, azterketa berriak deituko dituzte, hautagaiak berriak sartzeko eta merituak eguneratzeko, foru aginduko irizpideen arabera. Aukeraketa probak urtarrilean egingo dituzte, urtero. Probak gainditzen dituzten hautagaiei kalifikazioa hiru urtean gordeko zaie. 

Foru agindu horrek 2004ko beste bat ordezkatuko du. Helburua da langile premiei arin erantzutea, bitarteko funtzionarioak hartuta, eta funtzio publikoan sartzeko printzipio hauek urratu gabe: berdintasuna, meritua eta gaitasuna.

Kontseilariak sinatutako testuan zehaztu dute, besteak beste, aldi baterako langileak zein kasutan kontratatu ditzaketen: lanpostua ezin denean langile funtzionarioekin bete, langileak hilabete baino gehiagoan lanera agertzen ez direnean, lanpostu hutsak daudenean eta presa edo premia daudenean. Halaber, aginduan gai hauek erregulatu dituzte: probak eta merituak nola balioetsiko dituzten, aukeraketa prozedura non argitaratuko duten (Nafarroako Gobernuaren web orrian eta Justiziari buruzko web berezian) eta sartzeko hautagaiek zer baldintza bete behar dituzten.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa