(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresetan genero berdintasuna ezartzeko prozedura bat aurkeztu dute asteazkena, 2010.eko urtarrilak 13

IGE prozeduraren helburua da enpresei legezko baldintzak betetzen laguntzea, interes handia baitute


Transcripción textual del video

La consejera de Asuntos Sociales, Familia, Juventud y Deporte, María Isabel García Malo, y la directora gerente del Instituto Navarro para la Igualdad han presentado el procedimiento IGE, un instrumento para la aplicación de la igualdad de género en las empresas navarras con el que se busca dar respuesta al interés y la demanda de asesoramiento en los procesos de adaptación a los requisitos legales y el establecimiento de mejoras.

Según ha expuesto la consejera, IGE es un procedimiento del Gobierno de Navarra para acompañar la intervención en empresas que quieran implementar la igualdad de género en su organización. Este procedimiento define y aporta un sistema de trabajo para elaborar, implantar y evaluar los planes de igualdad en las empresas, y, por tanto, contiene todos aquellos elementos necesarios para abordar un plan de igualdad de género: sus protagonistas, las herramientas para elaborarlo y desarrollarlo, y el planteamiento metodológico para conseguir los fines propuestos.

IGE se dirige a las entidades consultoras que asesorarán y acompañarán a las empresas en la elaboración e implantación de Planes de Igualdad y que estén acreditadas por el Gobierno de Navarra. Sus destinatarias y beneficiarias últimas son las empresas de Navarra, que, a través de este procedimiento, dispondrán de estándares que las orienten en la contratación de entidades de consultoría que les acompañen en el proceso de incorporación de la igualdad en su empresa.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak IGE prozeduraren berri eman dute gaur goizean. Tresna hori da Nafarroako enpresetan genero berdintasuna aplikatzeko. Izan ere, enpresek eskatzen dute legezko baldintzak betetzeko eta hobekuntzak egiteko prozesuetan laguntzea.

Kontseilariak esan duenaren arabera, Nafarroako Gobernuak IGE prozedura sortu du lantokian genero berdintasuna ezarri nahi duten enpresei laguntzeko.

Prozedura horretan lan sistema bat jaso dute, enpresen berdintasun planak egiteko, ezartzeko eta ebaluatzeko. Beraz, genero berdintasunerako plan bat aurrera eramateko behar diren elementu guztiak hartzen ditu aintzat: protagonistak, plana egiteko eta garatzeko tresnak, eta helburuak lortzeko planteamendu metodologikoa.

Zehazki, IGE sortu dute enpresei berdintasun planak egiten eta ezartzen lagunduko dieten aholkularitza erakundeei; erakunde horiek, betiere, Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria eduki behar dute. Azken onuradunak Nafarroako enpresak dira: prozedura horri esker, aholkularitza erakundeak kontratatzeko estandarrak edukiko dituzte eskura, enpresa berdintasuna ezartzeko prozesuan lagun diezaieten.

IGEren arabera, lanak bost fase dauzka: prestatzeko fasea, diagnostikoa egiteko fasea, genero berdintasunerako plana diseinatzeko fasea, plana ezartzeko fasea eta ebaluatzeko fasea. Prestatzeko fasean honako hauek egin behar dira: helburuak ezarri, esku hartu behar duten agenteak zehaztu, helburu bakoitzerako emaitzak ezarri, fase hori baliozkotzeko baldintzak eta kalitate irizpideak jaso, eta fase guztiak garatzeko tresnak jarri. 

Nafarroako enpresentzako IGE prozedura zehazteko 17 hilabetean aritu dira lanean: 2008ko abuztutik 2010eko urtarrila arte; 2008an sortu zen, hain zuzen, enpresei berdintasun planak egiten laguntzeko zerbitzua NBIn. Ordudanik 106 kontsulta jaso dituzte Nafarroako 80 enpresatakoak. Kontseilariak gogoratu du 282.000 euro jarri dituztela IGE finantzatzeko eta, baita ere, NBIk enpresetan genero berdintasuna ezartze aldera sustatuko gainerako jarduerak finantzatzeko.

Lehendabizi prozedura diseinatu zuten, eta lan horretan parte hartu zuten, NBIz gain, Nafarroako Gobernuaren Lan Zuzendaritza Nagusiak, sindikatu eta enpresetako ordezkari teknikoei, aholkularitza erakundeek eta Lan Ikuskaritzak.

Gero, 2009ko apirila eta abendua bitartean, hamaika aholkularitza enpresek ehun orduko prestakuntza espezifikoa jaso zuten. Erakunde horiek, gaitzeko prozesuaren barruan, IGE prozedura baliozkotu zuten hainbat sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan; hain zuzen, diagnostikoa egin eta berdintasun plan bat proposatu zuten.

Ondoren, 2009ko abendua eta 2010eko urtarrila bitartean, beharrezko aldaketak egin eta behin betiko IGE prozedura ezarri dute.

Garcia Malo kontseilariak nabarmendu du, batetik, talde lan handia egin dutela; eta bestetik, lehen aldia dela erkidego gobernu batek enpresetan genero berdintasuna ezartzeko prozedura bat sortzen duela. Alde horretatik, adierazi du NBIk, enpresei berdintasun planak egiteko eta garatzeko diru-laguntzak emateko, kontuan hartuko duela IGE prozeduraren arabera lan egiten duten ala ez. Horren harian, esan du aurten, 2009an bezala, deialdi publikoko aurrekontua 140.000 eurokoa dela.

Behin prozeduraren berri emanda, urtarrilaren 28an eta 29an prestakuntza saio bat egingo dute Nafarroako aholkularitza enpresentzat, eta IGE prozeduraren arabera lan egiteko moduan dauden enpresei ziurtagiria emango diete. Azkenik, NBIko zuzendari gerenteak esan duenaren arabera, prozeduran jasotako tresna asko garatu nahi dituzte. Orain, adibidez, sexu jazarpena prebenitzeko enpresentzako protokolo bat amaitzen ari dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Procedimiento IGE

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa