(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Corteseko DBHIaren handitzea inauguratu du asteazkena, 2010.eko urtarrilak 13

Institutuak Errege Bardea izena du orain eta Buñuelgo gazteak ere hartu ditu


Sanz presidenteak Corteseko DBHIaren handitzea inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Corteseko udalerriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren (DBHI) handitzea inauguratu du gaur goizean. Ikastegiari izen berria jarri diote, orain Errege Bardeak izena du (lehen Cerro de la Cruz zen).

Ekitaldira bertaratu dira, gainera, Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elena Torres Miranda; Corteseko eta Buñueleko alkateak, Javier Blasco Mendivil eta Santiago Mayayo Chueca, hurrenez hurren; Institutuko zuzendaria, Vicente Uriel Castro; eta beste agintari eta gonbidatu batzuk.

Ikastegiko irakasle eta ikasleak ere bertaratu dira. Batzuk, gainera, ekitaldian egin diren kultur jardueretan parte hartu dute. Besteak beste, musika eta poesia errezitaldiak egin dituzte eta Errege Bardeari buruzko “En los dominios del viento” dokumentala jarri dute.


Corteseko DBHIaren kanpoaldea. ( irudia handitu )

Handitu eta gero, Corteseko DBHIan ikasle gehiago daude; izan ere, orain Buñuelgo Haur eta Lehen Hezkuntzako Santa Ana ikastetxe publikoko ikasleak ere hartzen dituzte. Orain 152 ikasle daude matrikulatuta: 121 Corteseko Haur eta Lehen Hezkuntzako Cerro de la Cruz ikastetxe publikokoak dira eta 31 Buñuelgo ikastetxekoak. 

Handitzearen datuak

Corteseko DBHIa handitu dute zegoen eraikinaren mutur batean hegal berri bat eraikita. Hasierako eraikinean eta duela urte batzuk egindako lehen handitzean erabilitako eraikuntza irizpide eta material bertsuak erabili dituzte.

Eraikitako azalera 255,18 metro koadrokoa da: behe solairuan 78,50 daude eta goiko bi solairuetan 88,34na metro koadro. Behe solairuan lau bulego jarri dituzte eta goiko bi solairuetan bina ikasgela.

Obren proiektua Alonso, Hernández & Asociados arkitekto taldeak egin zuen eta egikaritzea Construcciones Garbayo Ayensa SA enpresari esleitu zitzaion, 252.118 euroren truke (BEZ barne). Obrak 2008ko abenduan amaitu zituzten eta eraikin berrian 2009. urtearen hasieran hasi ziren eskolak ematen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa