(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoaren Salaketa Bulego Birtualean 32 salaketa jaso dituzte, duela sei hilabete abian jarri zutenetik osteguna, 2010.eko urtarrilak 14

Web orri horren bitartez, herritarrek poliziarentzako interesgarriak diren 31 ekarpen egin dituzte


Gazteluko plazako Herritarrentzako Arreta Bulegoa

Foruzaingoaren Salaketa Bulego Birtualean 32 salaketa jaso dituzte. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak duela sei hilabete jarri zuen abian Foruzaingoaren Salaketa Bulego Birtuala. Ordudanik, herritarrek 32 salaketa penal eta administratibo egin dituzte on line.

Salaketa horietatik bost baztertu egin dituzte, ez zetozelako bat tresna hori medio egin daitezkeen salaketa motekin. Esaterako, SBBaren bitartez ezin da pertsonen kontrako indarkeria fisikoa salatu (besteak beste genero indarkeria), salaketa larriak eta presakoak direlako eta zorrotz jaso behar direlako. Salatzaileak salatutako pertsonak identifikatu dituenetan ere ezin da web orria erabili. 

Gauzak horrela, onartutako salaketak dira, besteak beste, larriak ez diren delituak, dokumentuak edo objektuak lapurtzea, adibidez; etxebizitzetan, establezimenduetan edo ibilgailuen barruan egindako lapurretak; kalteak; dokumentuak edo gauzak galtzea; eta salaketa administratiboak (zarata, isuriak, usaina, animalien desagertzea eta ingurumenari buruzko araudiarekin zerikusia duten gaiak). 

Salaketa baztertuz gero, Foruzaingoa salatzailearekin harremanetan jartzen da, berria emateko. Salaketek balio juridikoa izan dezaten, sinadura digitala gehiago erabiltzen ez den bitartean, salatzaileek Foruzaingoaren bulegoan berretsi eta sinatu behar dituzte salaketak, formalizatu eta 72 orduren buruan.

Herritarren partaidetza, kexak eta esker onak

Bulego Birtuala herritarrek parte hartzeko eta poliziari informazio interesgarria emateko modu bat ere bada. Esan bezala, lehenbiziko sei hilabeteetan herritarrek 31 ekarpen egin dituzte eta jasotako informazioa polizia talde espezializatuen esku jarri dute. Salatzaileek harremanetarako datuak eman ditzakete edo, bestela, salaketa anonimo gisa egin dezakete. Foruzaingoaren arabera, bulego birtuala ondo ari da funtzionatzen. 

Azkenik, herritarrek beste gauza batzuk ere egin ditzakete, esaterako: Foruzaingoak emandako zerbitzu bategatik eskerrak eman; Foruzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko iradokizunak bidali; eta Foruzaingoak emandako zerbitzuren baten gaineko erreklamazioa edo kexa aurkeztu. Horrek guztiak zerbitzua hobetzeko aukerak ematen ditu. Alde horretatik, orain arte 15 ekarpen jaso dituzte.

Barne Zuzendaritza Nagusiak 2009ko uztailaren 2an jarri zuen martxan zerbitzu telematiko hori, gizarte eskari berriei erantzuteko eta Administrazioa teknologia berrien bitartez modernizatzeko politikaren esparruan. Foruzaingoak beste zerbitzu telematiko batzuk ere eskaintzen ditu: txosten polizialak eskatzea eta segurtasun arloko dibulgazio jarduerak egitea, adibidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa