(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarren %51k Foru Erkidegoan editatzen diren aldizkariak irakurtzen ditu asteartea, 2010.eko urtarrilak 19

CIESek Nafarroako Gobernurako egindako azterketaren arabera, argitalpen horien audientzia 8,7 puntu handitu zen 2009. urtean


Argitalpena

Nafarren %51,1ek Foru Erkidegoan argitaratutako aldizkariak irakurtzen ditu.

Orotara 275.000 nafarrek, populazioaren %51,4k, Foru Erkidegoan editatutako argitalpenak irakurtzen ditu, CIESek Nafarroako Gobernuko Harreman Instituzional eta Bozeramailea Departamenturako egindako azterketa baten arabera. 2008. urtearen aldean, eremu horretako lehen azterketa egin zenekoaren aldean, irakurleen ehuneko 8,7 puntu handitu da.

Inkestaren emaitzak, aurreko ekitaldiari dagozkionak, atalak banatuta daude aztertutako 38 argitalpenen maiztasunaren arabera (9 astean behin, 4 hamabost egunean behin, 19 hilean behin eta 6 bestelako maiztasunarekin), eta azken epeko audientzia zehazten dute, 2008. urtearen aldean audientzia eta irakurleen profila.

Horrela, datuak ondokoak dira: hilean behin argitaratzen direnek 138.000 irakurle dituzte (%25,8); astean behin argitaratzen direnek 69.000 (%12,9); eta 66.000 (%12,4) bestelako maiztasuna dutenek (bi hilean behin, hiru hilean behin edo sei hilean behin).

2008. urtearen aldean, hilean behin argitaratzen direnek 42.000 irakurle gehiago dituzte eta maiztasun txikiagoa dutenek 27.000. Aitzitik, hamabost egunean behin eta astean behin argitaratzen direnek jarraitzaileak galdu dituzte, 10.000 eta 3.000 hurrenez hurren.

Tituluei dagokienez, astekoen artean, hedapen handiena duen aldizkaria “La Verdad” elizbarrutiko astekaria da, 33.000 jarraitzaile dituena; ondoren, ‘La voz de la Ribera’ eta ‘Plaza Nueva’, Tuteran editatutakoak, biak 17.000 irakurlerekin. Laugarren postuan Sakanako euskarazko ‘Guaixe’, 15.000 jarraitzailerekin, ‘Ribera Navarra” aldizkariaren aurretik, 13.000 irakurle dituena.

Hamabost egunean behin argitaratzen direnei dagokienez, audientzia handiena dutenak, 25.000 irakurlerekin, ‘Ttipi-Ttapa’, euskarazkoa Baztan-Bidasoarako, eta ‘Calle Mayor’ (Lizarra Lurraldea); ondoren, ‘La voz de la Merindad’ (Tafalla), 14.000 irakurlerekin.

Hilean behin argitaratzen direnen audientziari dagokionez, zerrendaren buru da ‘Barrios de Iruña’, 60.000 irakurlerekin. Oso azpitik, 18.000 irakurlerekin, ‘Iruñerrian Auzolan’ aldizkaria eta 17.000 irakurlerekin beste hiru argitalpen: ‘Nuestro Tiempo’ (Nafarroako Unibertsitatea), ‘Entreto2 Auzolan’ (Lizarra Lurraldea), eta euskara zerbitzuetako udal arteko ‘Ze berri?’ aldizkaria. Ondoren, 13.000 irakurlerekin, ‘Negocios en Navarra’ eta ‘Vivir en Barañáin’.

Bestelako maiztasuna duten aldizkariei dagokienez, aipatzekoa ‘Conocer Navarra’ (hiru hilean behin argitaratutakoa), 25.000 irakurlerekin, ‘Zona hospitalaria´ (bi hilean behin argitaratutakoa), 21.000 irakurlerekin, eta aisialdi eta modako ‘Escaparate’ (hiru hilena behin argitaratutakoa9, 18.000 irakurlerekin.

Inkesta hori urrian egin zitzaien 14 urtetik gorako 1.007 pertsonari, 2009. urteko Nafarroako Komunikabideen Audientziaren Azterketa Orokorraren bigarren edizioaren testuinguruan. Konfiantza-maila %95ekoa da.
Dokumentazioa:
Audiencia de publicaciones periódicas, 2009.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa