(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urte berrirako asmoak alde batera uztea 2010. urteko “Desayunos con salud” lehen edizioaren gai nagusia izan da asteartea, 2010.eko urtarrilak 19

Informazio-ekitaldian Virgen del Camino ospitaleko bi psikiatrak eta Lehen Mailako arretako mediku batek hartu dute parte


Urte berrirako asmoak alde batera uztea izan da "Desayunos con salud" edizio berriaren gai nagusia. ( irudia handitu )

Urte berria dela eta, Osasun fisikoarekin eta mentalarekin zerikusia duten asmoak alde batera uztea izan da 2010. urteko “Desayunos con salud” jardunaldiaren lehen edizioaren gai nagusia. Bertan, Osasun kontseilaria den María Kutz Peironcely eta Osasuneko zuzendari nagusia den Isabel Martín Montaner izan dira buru.

Egin behar horiek zergatik hasten diren eta erraz baztertzen diren azaltzeko, informazio-ekitaldi horretan Víctor Peralta Martín eta Alfredo Martínez Larrea espezialistak zian dira, Virgen del Camino ospitaleko Psikiatria nagusia eta psikiatra hurrenez hurren; halaber, Óscar Lecea Juárez, Nafarroako Osasun Zerbitzuko lehen Mailako Arretako medikua.

Kutz kontseilariak profesional horiek aurkeztu ditu eta, sarrera bezala, adierazi duenez, urte berria abiapuntua izan ohi da “asmo onei ” ekiteko (tabakoa uztea, dieta edo kirola egitea), erraz baztertzen direnak. Informazio-ekitaldi horren helburua hain ohikoa den baztertze horren gaineko azalpena ematea da psikiatriaren ikuspuntutik.

Horrela, bere hitzaldian, Peralta doktoreak azpimarratu duenez, Lehen Mailako Arretatik era horretako edozein tratamenduri ekiten dioten pertsonen %50ek utzi egiten du, eta erretzeari utzi nahi dioten pertsonen erdiak ez du lortzen. Arrazoia da, azaldu duenez, “funtzio exekutiboa ” izenekoa prozesu zaila da, garunaren alde garatuenaren araberakoa; eta gainera, “asmo onek ” ahalegin pertsonal handia eta inguruaren laguntza garrantzitsua behar dute.

Halaber, Virgen del Camino ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko zuzendariak azpimarratu duenez, “gutxi eta txarto ” erabiltzen dugu gure planifikatzeko gaitasuna, “hobekuntza gaitasun zabala ” duena entrenamenduari esker.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa