(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da lurrak mugitzeko fasea Mendabiako saihesbideko lanetan ostirala, 2010.eko urtarrilak 22

Errepide berriari esker, herri horretako zeharbidetik egunero 3.300 ibilgailu eta 400 kamioi igarotzea saihestuko da


Alba kontseilaria Mendabiako saihesbidearen proiektuari buruzko azalpenak entzuten

Amaitu da lurrak mugitzeko fasea Mendabiako saihesbideko lanetan. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Mendabiako saihesbidea eraikitzeko lanak bisitatu ditu gaur goizean, lurrak mugitzeko fasea amaitu ondoren. Lanaren esleipen-aurrekontua 11.447.510,10 eurokoa da, eta horren bidez herriaren ipar-ekialdetik NA-134 errepidearen trazadura berria diseinatuko da, eta Elizagorrira doan NA-6310 errepidearekin lotunea izango du.

Mendabiako zeharbidetik egunero trafiko handia mugitzen da. Gaur egun, 5.600 ibilgailu inguru igarotzen dira bertatik (4.200 Ebroren Ardatzetik datozenak eta 1.400 Elizagorria-Mendabia errepidetik), eta horietatik %9, hau da, 504, kamioiak dira. Bisitan, Alba kontseilariak azpimarratu du saihesbidea irekita Mendabiak “hobekuntza nabarmena” izango duela bide-segurtasunari dagokionez. Izan ere, trafiko astunaren %80 eta trafiko guztiaren %60, hau da, 3.300 ibilgailu eta 400 kamioi inguru, aurrerantzean ez dira udalerriaren erdigunetik igaroko.

Era berean, kontseilariak Nafarroako Gobernuak Ebroren Ardatzeko saihesbideak egiteko “inbertsio garrantzitsua” gauzatu duela azpimarratu du (besteak beste, Mendabiako saihesbidea aipatu behar da), oro har, 60 milioi euro baino gehiago. “Azpiegitura berri hauek komunikabideetan ekarriko dituzten hobekuntzek inguruan negozio-aukera berriak bermatuko dituzte, eta lanaren sorkuntzan zuzeneko eragina izango dute, hain zuzen ere, une honetan Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia dena”, esan du.

Lanen deskripzioa

Mendabiako saihesbideak 5,5 kilometroko luzera du. 3,5 metroko bi lerrok osatzen dute, eta 1,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bermak dituzte.

Bidea Mendabia mendebaldean hasten da, gaur egungo NA-134 errepidearen 82. kilometro-puntuan, eta biribilgune baten bidez herrira sartu daiteke. Ondoren, Mendabiako ubidea zeharkatu eta, industria-poligonoa inguratuz, NA-6310 errepidearekin lotzen da, eta leku horretan lotunea diseinatu da. Puntu horretan Mayor ibaia zeharkatzen du, 325 metroko luzerako egitura bati esker, eta ondoren ekialdera jotzen du, Castora sakana 125 metroko egitura batekin zeharkatuz. NA-134 errepidearen 78. kilometro-puntuan amaitzen da, hasierako biribilgunearen antzekoarekin.

Lanak Mariezcurrena Construcciones SL enpresa gauzatzen ari da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa