(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak BEZari buruzko foru-araudia Estatuak uztailetik aurrera finkatutako tasa berrietara egokitu du astelehena, 2010.eko urtarrilak 25

Zerga-tasa orokorra %16tik 18ra igaroko da eta murriztua %7tik 8ra


Transcripción textual del video

BEZaren araudiak araubide erkidean izandako aldaketara egokitzeko, Nafarroako Gobernuak legegintzako foru-dekretua onetsi du gaur Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko, zerga-tasa orokorra %16tik 18ra igoz.

BEZaren araudiak araubide erkidean izandako aldaketara egokitzeko, Nafarroako Gobernuak legegintzako foru-dekretua onetsi du gaur Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko, zerga-tasa orokorra %16tik 18ra igoz.

Zerga-tasa murriztua ere %7tik 8ra igoko da, eta nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziko oroharreko konpentsazioa %9tik 10era igoko da nekazaritza- edo baso-ustiategietan lortutako produktu naturalen kasuan, eta %7,5etik %8,5era abeltzaintza- edo arrantza-ustiategietan lortutako produktu naturalen kasuan.

Dakigunez, Estatuko 2010eko Aurrekontu Orokorren Legeak abenduan aldatu zituen Foru Komunitateak bere gain hartu behar dituen zerga-tasa eta ehuneko horiek, eta 2010eko uztailaren 1etik aurrera izango dituzte ondoreak. Egokitzapen hori aginduzkoa da eta Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarrita dago. Horren arabera, Nafarroak, zerga honi dagokionez, Estatuan une bakoitzean indarrean dauden oinarrizko printzipio, arau substantibo eta formal berberak aplikatu behar ditu.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziko oroharreko konpentsazioa adierazitako produktu edo zerbitzuen salmentako prezioari kasuan kasuko ehunekoa aplikatuta ateratzen den kopurua da (ehuneko 10 nekazaritza- edo baso-ustiategietan lortutako produktu naturalen kasuan, eta ehuneko 8,5 abeltzaintza- edo arrantza-ustiategietan lortutako produktu naturalen kasuan). Testu berriaren arabera, prezio horiek zehazteko ez dira eragiketa horien gaineko zeharkako zergak kontuan hartuko, ezta horien gastu osagarriak edo gehigarriak ere, hala nola komisioak, enbalajeak, garraioa, aseguruak, finantza-gastuak eta bestelakoak.

Gainera, diruzko kontraprestaziorik gabe egindako eragiketetan, ehunekoak emandako produktuen edo zerbitzuen merkatuko balioaren gain aplikatuko dira.

Inpaktua zerga-bilketan

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak tasen igoera honek Foru Komunitateko zerga-bilketan izango duen inpaktu positiboa aipatu du. Modu horretan, 2010ean bilketaren gorakada 38,3 milioi eurokoa izango dela jotzen da, eta 2011n, 120 milioi eurokoa. Inpaktuari buruzko txostenaren arabera, aurten bilketaren gorakada txikiagoa izango da tasen igoerak 2010eko uztailaren 1etik aurrera izango dituelako ondoreak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa