(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzek Zuzendaritza Publikoaren Goi-mailako Ikastaroa gainditu duten funtzionarioei diplomak eman dizkie asteartea, 2010.eko urtarrilak 26

Nafarroako herri-administrazioetako 32 goi-kargudunek gainditu dute NUPek NAPIren lankidetzarekin antolatutako masterra


Sanz presidentea ikastaroaren itxiera ekitaldian.

32 funtzionariok gainditu dute Zuzendaritza Publikoaren Goi-mailako V. Ikastaroa. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren Goi-mailako V. Ikastaroa gainditu duten Nafarroako herri-administrazioetako 32 goi-kargudunei diplomak eman dizkie. Ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) antolatu dute, funtzionario horien zuzendaritza- eta kudeaketa-trebetasunak hobetzeko.

Ikastaroan 34 pertsona onartu zituzten, baina azkenean 30ek lortu dute diploma. Horietatik 24 Nafarroako Gobernuari lotuta daude, hiru NUPekoak dira, eta beste bostek hemen egiten dute lan: Estatuaren Administrazioa Foru Komunitatean, Iruñeko Udalean, Comptos Ganberan eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED).

Diplomak emateko ekitaldia NAPIren egoitzan egin da. Ekitaldian Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Gregorio Eguílaz Gogorza organismo horretako zuzendari gerentea, eta Jesús María Pintor Borobia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzen errektoreordea egon dira.

Sanz presidenteak zuzendaritza-eginkizunak krisialdian funtsezko garrantzia duela azpimarratu du. Bere esanetan, gaur egungo abagunea aprobetxatu behar da sortzaileagoa eta eraginkorragoa izateko eta herritarrarekiko arreta hobetzeko. Era berean, goi-kargudunen trebakuntza-ekimenei eutsi behar zaiela esan du. Itxiera Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradunak egin du.

Ikastaroko memoria Alberto Pérez Calvo (NUP) katedradunak eta zuzendari akademikoak eta Jesús Menéndez Barrero NUPeko Trebakuntza Ataleko koordinatzaile tekniko eta buruak aurkeztu dute. Horren arabera, trebakuntza-jarduera hau Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren unibertsitate-masterraren baliokidea da (60 kreditu). 15 hilabetetan, 450 irakastordu -egun eta erdiko saioak hamabost egunik behin- eta banakako lanerako 1.050 ordu erabili dira. Goi-mailako ikastaroak 40 irakasle izan ditu, horietako asko NUPekoak eta beste asko Espainiako zein atzerriko unibertsitate, erakunde eta enpresetakoak.

Lau bloke

Masterrak lau bloke izan ditu. Lehenengoan ezagutza zehatzak jorratu dira, besteak beste, politika publikoak planifikatzea eta ebaluatzea, zuzendaritza-teknikak, kudeaketa administratiboa, garapen jasangarriaren esparru juridikoa, kostuak eta kudeaketa hobetzeko adierazleak, kalitatearen kudeaketa eta giza baliabideen zuzendaritza. Bigarren blokean zuzendaritza-trebetasunak landu dira (pertsonen arteko harremanak, ideien aurkezpena, denboraren kudeaketa, bileren zuzendaritza edo zuzendaritza-sormena). Bi zabaltze-mintegi ere egin dira (Nafarroa eta Kanpo Ekintza eta Foru Komunitateko erakundeak).


Presidentea eta Caballero kontseilaria ikasleekin.

Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren Goi-mailako V. Ikastaroa NUPek eta NAPIk antolatu dute. ( irudia handitu )

Amaitzeko, ikasleek, bakarka edo taldeka, lan praktikoa egin behar izan dute, ezagutza zehatzen barruan eta egilearen edo egileen lanpostuarekin lotuta. Titulua lortzeko eskolen %80ra baino gehiagora joan behar izan dira. 

Ikastaro hau NAPI 1990etik Foru Komunitateko Administrazioko zuzendaritzako kideak trebatzeko egiten ari den ahaleginaren barruan sartzen da. Aipatzekoa da azken 20 urteetan legegintzaldi bakoitzean antzeko irakaskuntza-jarduera bat programatu dela eta masterra guztira 143 goi-funtzionariok egin dutela. Ikaskuntza horren bidez, funtzionarioek lanbide-igurikimenak hobetuko dituzte, eta aldi berean, administrazio publikoen kalitateak gora egingo du, hain zuzen ere, Konstituzioak horiei, besteak beste, eraginkortasun-printzipioan oinarritutako jarduna eskatzen baitie, memorian jasotzen denez.
Dokumentazioa:
Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren Goi-mailako V. Ikastaroa gainditu dutenen zerrenda
Ikasleek aurkeztutako lanak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa