(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Alfaroko eta Corellako errepideetatik Tuteran sartzeko egiten ari diren lanak bisitatu ditu asteartea, 2010.eko urtarrilak 26

Nafarroako Gobernuak lanen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloko koordinazioa bere gain hartu ditu


Tuterako sarbideetako lanetara egindako bisita.

Alba kontseilariak Tuterako sarbideetako lanak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Tuterako sarbideetan egiten ari diren lanak bisitatu ditu gaur goizean, Alfaroko N-232-A errepidean eta Corellako NA-160 errepidean. Bisita horretan, Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren aldetik, Alejandro Lara Piñero Sustapen arloko zuzendaria eta Luis Casado Oliver Tuterako alkatea ere egon dira.

Lan hauek Departamentuaren eta Tuterako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten barruan sartzen dira. Hitzarmen horretan ezarritakoaren arabera, Herri Lan Departamentua toki erakundearekin lankidetzan aritu da lanen zuzendaritza eta finantzaketa bere gain hartuz, baita segurtasun eta osasun arloko koordinazioa ere. Tuterako Udalak lanen lizitazioa eta adjudikazioa egin du, eta bere gain hartu ditu lan horiek gauzatzeko beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko kudeaketa eta finantzaketa.

Lanen aurrekontua 2.445.268 eurokoa izan da, eta Espainiako Gobernuaren E Plana 2009 izenekoaren funtsekin finantzatu dira. Modu horretan, Tuterako sarbideen egoera hobetu nahi da Alfaroko eta Corellako errepideetatik, irisgarritasun, mugikortasun eta eraginkortasun irizpideak erabiliz. Lanak IC Construcción Ingeniería y Gestión de Obras enpresak gauzatu ditu.

Tuterako sarbideak errazten dituen lan honez gain, Alba kontseilariak Erriberan egingo diren beste hiru jardun azpimarratu ditu, hala nola Abiadura Handiko Trena, Tuterako Eremu Logistikoa (153 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da) eta Medinaceli-Soria-Tutera Autobidea, gaur egun eraikitzen ari dena. Kontseilariak esan duenez, “hiru proiektu estrategiko dira, ez bakarrik Erriberarako, baita Nafarroako Foru Komunitate osorako ere; zalantzarik gabe, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dute”.

Albak proiektu hauek aurrera ateratzeko administrazioen arteko lankidetza nabarmendu du, eta Nafarroko Gobernuak Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Espainiako Planari (E Plana) departamentu desberdinen bidez babesa eskaintzen diola adierazi du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa