(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkari, Garcia Malo kontseilaria buru dutela, Ruandara joan dira lankidetza proiektuak ikustera asteartea, 2010.eko urtarrilak 26

Azken lau urteetan Nafarroako Gobernuak hainbat lankidetza proiektutan parte hartu du Afrikan, Gurutze Gorriarekin, Medicus Mundi eta Vita et Pax erakundeekin eta Concordia Fundazioarekin


Ruandako proiektuetara bisita

Nafarroako ordezkariak Ruandan ikusi dituzten zentroetako batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkari Ruandan daude, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malo buru dutela. Foru erkidegoko lankide boluntarioak dauden lankidetza proiektuak ikustera joan dira. Bidaia asteburuan hasi zuten eta ostegunera arte egongo dira han.

Kontseilariaz gain, honako hauek joan dira Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa: Josefa Vidorreta Alfaro, Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Batzordeko burua; Marta Alvarez Alonso, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia; Andres J. Carbonero Martinez, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria; Raquel Perez Ayerra, kontseilariaren bulegoko burua; eta Alfredo Amilibia Elorza, Garapenerako Lankidetzaren Nafarroako Kontseiluko eta Nafarroako Medicus Mundi GGKEko kidea. Haiekin joan da, baita ere, Enrique Pimoulier argazkilaria. Nafarroako Gobernuak argazki erakusketa bat egin nahi baitu, Ruandan babesten dituen proiektuen inguruan jendea sentsibilizatzeko.

Garcia Malo kontseilariak eskatu du Afrikatik bueltatutakoan Parlamentuan hitz egitea, bidaiari buruzko informazioa emateko.

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua medio, garapen bidean dauden herrialdeen alde hainbat jarduera egiten ditu; 2010eko lankidetza programan, adibidez, 21,5 milioi euro jarriko ditu. Jarduera horiek gobernuz kanpoko erakundeen bitartez egiten dituzte beti; erakundeak izan daitezke foru erkidegokoak edo bazkide diren herrialdeetakoak.

Nafarroako Gobernua 80. hamarkada erdialdean hasi zen Ruandan garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzen: aurren-aurrena Nembako ospitalea finantzatu zuen, Nafarroako Medicus Mundi erakundea medio. Azken lau urteetan lau GGKEekin aritu da elkarlanean: Espainiako Gurutze Gorria (Nafarroako Batzarra), Nafarroako Medicus Mundi, Vita et Pax eta Concordia Fundazioa.


Ruandako lankidetza proiektuetara bisita

Garcia Malo kontseilaria, Ruandako emakume eta haur batzuekin. ( irudia handitu )

Joan den igandean, ordezkari nafarrak Vita et Pax GGKEaren Nyaruremako osasun zentroan izan ziren. Foru Gobernuak 36.000 euro baino gehiago jarri zituen 1996. eta 2000. urteetan, landa eremuetako osasun arreta zertan zen ezagutzeko. Osasun zentroan zerbitzu hauek ematen dituzte: kontsultategia, ospitalea, amaetxea, nutrizio zentroa eta hiesean espezializatutako zerbitzua. Zentroan 35 lagunek egiten dute lan eta horietatik 20 osasun arlok langileak dira. 

Atzo, hilak 25, Nafarroako Gobernuaren ordezkariak Biryogoko Medikuntzako Gizarte Zentroa eta ikasleentzako Maria Inmaculada egoitza ikustera joan ziren; bi instalazio horiek ere Vita et Pax erakundearen mende daude. 

Biryogoko Medikuntzako Gizarte Zentroa Kigaliko Prefekturako zazpi osasun zentroetako bat da; Kigali Ruandako hiriburua da. Zentroa Nyarugenge barrutiko Biryogo auzoan dago eta 31.096 biztanleentzako da. Auzo horretako kale gehienak estuak dira, oinez bakarrik ibiltzeko modukoak, eta buztinezko etxe txikiak daude, argindarrik eta urik gabeak. Estolderiarik ere ez dute eta, beraz, gaixotasunak erraz sortu eta zabaltzen dira. 

Orain zentroak bost zerbitzu dauzka: kontsultategia (1973), nutrizio zerbitzua (1977), ama eskola (1983), hiesaren inguruko gizarte zerbitzua (1988) eta erretrobirusen kontrakoen inguruko zerbitzua (2003). Zentroan 81 profesionalek lan egiten dute. 2009an egunero 200 gaixo hartu dituzte, gutxi gorabehera. Sendaketa lanaz gain, prebentzioa ere lantzen dute: osasun arloko prestakuntza ikastaroak, erditze haurreko kontsultak, txertaketak, familia plangintza eta hiesa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa