(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoen arabera, bulego judizial berriaren arrakasta langileen arloko eskumenak transferitzeari lotuta dago ostirala, 2010.eko urtarrilak 29

Hamaika autonomia-erkidegoek Doako Laguntza Juridikoaren Legea eraldatzeko “ezinbesteko beharra” dagoela azpimarratu dute


Transcripción textual del video

Justizia Administrazioaren arloko eskumenak dituzten hamaika autonomia-erkidegoek Iruñan adierazi dutenez, bulego judizial berria ezartzeko prozesuak arrakasta izateko ezinbestekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileen arloko betearazpen eta kudeaketa eskumenak "benetan" transferitzeko bidean "sakon eta erabakitasunez aurrera egitea", "funtzionarioen kidego desberdinek duten izaera nazionala gorabehera".


Hamaika autonomia-erkidegoetako ordezkariak.

Autonomia-erkidegoen arabera, bulego judizial berriaren arrakasta langileen arloko eskumenak transferitzeari lotuta dago. ( irudia handitu )

Justizia Administrazioaren arloko eskumenak dituzten hamaika autonomia-erkidegoek Iruñan adierazi dutenez, bulego judizial berria ezartzeko prozesuak arrakasta izateko ezinbestekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileen arloko betearazpen eta kudeaketa eskumenak “benetan” transferitzeko bidean “sakon eta erabakitasunez aurrera egitea”, “funtzionarioen kidego desberdinek duten izaera nazionala gorabehera”.

Haien ustez, eskumen horiek transferitzen ez badira, bulego judizialaren eredu berria “arrisku larrian dago”, eta beraz, Estatuko Administrazioari prozesuaren buru izateko eta transferentzia-prozesua “albait azkarren” abiatzeko eskatu dio.

Hala jaso da Justizia arloko eskumenak dituzten hamaika autonomia-erkidegoetako ordezkariek sinatu duten ondorioen dokumentuan, Iruñan egindako bi lan-saioen amaieran. Atzoko lan-saioak izaera tekniko hutsa izan zuen, eta gaurkoa autonomia-erkidego hauetako kontseilariek itxi dute: Aragoi (Rogelio Silva Gayoso), Asturias (María José Ramos Rubiera), Kanariak (José Miguel Ruano León), Kantabria (José Vicente Mediavilla Cabo), Katalunia (Montserrat Tura i Camafreita), Madril (Francisco Granados Lerena), Euskal Autonomia Erkidegoa (Idoia Mendia Cueva) eta Valentziako Erkidegoa (Paula Sánchez de León Guardiola). Topaketa horretan ezin izan dira egon ez Andaluziako kontseilaria, Begoña Álvarez Civantos (besteak beste, Pedro Izquierdo Martín Justizia arloko idazkari nagusiak ordezkatu du), ez Galiziako kontseilaria, Alfonso Rueda Valencia (José Martín Álvarez Justizia arloko zuzendari nagusiak ordezkatu du).

Ondorioen dokumentuaren bidez, autonomia-erkidegoak koordinatzeko batzordeak Justizia Ministerioari azpimarratu dio Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legearen “eraldaketa bultzatzeko ezinbesteko beharra” dagoela, eta ondore horretarako sortutako lantaldeak arau-testuaren zirriborroa datorren ekainaren 30a baino lehen aurkezteko eskatu du.

Ildo horretatik, bitartekorik ez dutela egiaztatzen duten herritar guztiei doako laguntza juridikorako eskubidea bermatzeko “konpromiso sendoa” dagoela adierazi ondoren, autonomia-erkidegoek “eskubidea aitortzeko automatismoa” eta prozedura “arrazionalizatzeko” eginbeharra aztertu behar direla esan dute, beharrizanik handiena dutenekin “gizarte-erantzukizunaren” printzipioari erantzun ahal izateko. Modu horretan, azken urteetan aurrekontuetan egindako “ahalegin garrantzisua” eta azkenaldiko lege-aldaketekin doako laguntzak izandako gorakada nabarmendu dute, hala nola “epaiketa azkarren” kasuan. Autonomia-erkidegoen ustez, legearen eraldaketak iaz Bartzelonan egindako bileran formulatutako proposamenak jaso behar ditu.

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, eskaera horien guztien atzean autonomia-erkidegoek Justizia Administrazioa modernizatzeko duten nahia dago, zerbitzu hori autonomia-erkidegoek emandako gainerako zerbitzuen baldintza berberetan eman ahal izateko.
Justizia arloko Koordinazio Batzordea.

Hamaika autonomia-erkidegoek Doako Laguntza Juridikoaren Legea eraldatzeko “ezinbesteko beharra” dagoela azpimarratu dute. ( irudia handitu )


Adostasunaren emaitza diren eskaerak, gainera, Justiziaren sistema nazionalerako “une historikoan” gertatzen dira, eta autonomia-erkidegoak sistema horren atala dira.

Ildo horretatik eta Iruñako Adierazpen honetan jasotako puntuak jakinarazteko, autonomia-erkidegoetako Justizia arloko koordinazio-batzordeak batzorde bateratua “berehala deitzea” eskatuko dute, eta batzorde horretan Justizia Ministerioa eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ere badaude. Eta esparru formalaz harago, haien ustez “ezinbestekoa” da Justizia ministroarekin lan-bilera “berehala” egitea.

Era berean, autonomia-erkidegoek Justiziaren modernizazioan eragina duen edozertan parte hartzea eskatu dute, baita haien eskumenen egikaritzan eragina duten legeak egitean ere, eta modu berezian, Erregistro Zibilari eta Oin Judizialari buruzkoetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako koordinazio-batzordearen ondorioak
Koordinazio batzordera bertaratu direnak
Bartzelonako Adierazpena
Koordinazio-batzordearen lehen jardunaldia Iruñan

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa