(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ruandara joandako ordezkariak Nemban izan dira, Medicus Mundi erakundeak gestionatzen duen ospitalean ostirala, 2010.eko urtarrilak 29

Nafarroako Gobernuak 862.234 euro jarri ditu ospitalerako, 1992tik


Nembako ospitalea, Ruandan

Nafarroako Gobernuko ordezkariak Nembako ospitalean, gaixo batekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko ordezkari batzuk Ruandara joanda daude, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malo buru dutela, lankidetza proiektuak ikustera. Gaur Nemban izan dira, Nafarroako Medicus Mundi erakundeak Ruhengeriko diozesian gestionatzen duen ospitalean. Nafarroako Gobernuak 862.234,94 euro jarri ditu ospitale horretarako, 1992. urtetik.

Ruandako banaketa administratibo berrian, Nembako ospitalea iparraldeko probintzian dago. Probintzia hori osatzen dute lehengo Ruhengeri eta Byumba prefekturek, eta bost barrutitan banatuta dago: Musanze, Gakenke, Burera, Rulindo eta Gikundi. Nembako ospitalea Gakenke barrutian dago. Barruti horrek 19 sektore hartzen ditu, eta Nembako sektorea lau multzotan banatuta dago: Buranga, Ciabingo, Mucaca eta Gisozi. Ospitalea Gisozin dago.

Nembako ospitalearen mende daude 250.000 biztanle, hamar osasun zentro, osasun postu bat eta kontsultategi bat. Ospitaleak hartzen dituen biztanleak oso pobreak direnez eta genozidioaren ondorioz, oso garrantzitsua da osasun zentroetan lehenbiziko arreta ematea eta, beraz, kanpoko laguntzari eustea, autofinantzaketaren bidean lan egiteko. Ospitalea zaharra da eta, gainera, Osasun Ministerioak betekizun tekniko gehiago jarri ditu. Horregatik, instalazioak konpondu eta zerbitzuak hobetu behar dira. Orain, elkarlana helburu horietara dago bideratua. Nembako barrutiko ospitalean bigarren mailako ospitaleei dagozkien jarduerak egin dituzte, besteak beste: gestio lanak, jarduera klinikoak eta osasun zentroen segimendua.
Nembako ospitalea, Ruandan

Emakumeak haurrekin Nemban, har ditzaten zain. ( irudia handitu )

Langileei dagokienez, azken urteetan ez dituzte osasun langile nahikoa eduki: medikuak eta teknikari anestesistak ez dira egonkorrak. Zentroan guztira 115 langile daude: medikuak, teknikariak, laguntzaileak eta administrariak.

Alde horretatik, Ruandako Gobernurekin adostutako lankidetza hitzarmen bat medio, Ruandako Osasun Ministerioak laguntzak eskaini ditu, giza baliabideetarako, funtzionamendurako eta ospitaleko eta osasun zentroetako langileen prestakuntzarako. Ministerioak 210.000 euro jarri ditu, gutxi gorabehera.

Halaber, Ministerioak hiesari, paludismoari eta tuberkulosiari kontra egiteko laguntza eskaintzen jarraitu du, giza baliabide eta baliabide materialetarako. Horretarako 120.000 euro inguru jarri ditu. Orobat, Belgikako Garapen Agentziak (CTB) funtzionamendurako laguntza eskaini du: 70.000 euro.

2009rako hainbat jarduera antolatu zituzten. Azpiegiturei eta tresneriari dagokionez, eraikin administratibo bat egitea, kontsulta bulegoak zaharberritzea, laborategia zaharberritzea eta handitzea, langileentzako bi etxebizitza zaharberritzea, banaketa farmazia berriz antolatzea, ospitalea ixteko horma bat eraikitzea, gaixoentzako eta gaixoen lagunentzako sukalde bat egitea, gaixoen gauzentzako biltegi bat egitea, ikuskaritzak egiteko beste ibilgailu bat erostea, beste anbulantzia bat erostea, langileentzako jangela egokitzea, mahaiko lau ordenagailu eta bi ordenagailu eramangarri erostea, eta oftalmologia zerbitzua sortzea; Langileak kontratatzeari eta prestatzeari dagokionez, langileei osasun lanari buruzko prestakuntza ematea eta honako hauek kontratatzea: bost mediku, mantentze-lanetarako teknikari bat, kobrantzen arduraduna, nutrizionista, bi anestesista, bi emagin, fisioterapeuta bat, oftalmologiako teknikari bat, zortzi erizain eta txoferra. Azkenik, ospitalea gestionatzeari dagokionez, aldian-aldian koordinazio eta plangintza bilerak egin dituzte, baita ospitaleko zerbitzuen ikuskaritzak aztertzeko eta ospitaleko eta osasun zentroetako osasun informazioko sistemako datuak analizatzeko bilerak ere.

2007ko uztailaren 1ean kontsultategia eta ama-haurrentzako programako zerbitzua bateratu egin zituzten, Nembako osasun zentroa sortzeko; zentro hori ospitaletik bereizita dago eta erakunde autonomoa da. 2008an, osasun zentroan 33.105 kontsulta egin dituzte. Patologia ohikoenak dira goiko eta beheko arnasbideetako infekzioak, aho-hortzetako gaixotasunak, hesteetako parasitosia, gastritisa, artikulazioetako mina, azaleko gaixotasunak, traumatismo fisikoak, odolik gabeko beherakoak, gernu aparatuko infekzioak eta beste batzuk.

Orobat, 2008an 5.580 gaixo ospitaleratu zituzten. Gainera, hiesa diagnostikatzeko 7.174 proba egin zituzten (239 positiboak izan ziren), baita 10.141 test prebentibo ere. Alde horretatik, hiesa zutela egiaztatuta 88 lagun ospitaleratu zituzten.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa