(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUPan aurkeztutako tesi batean tiroideko minbiziak Nafarroan 1987tik izan duen kasuistika aztertu dute ostirala, 2010.eko urtarrilak 29

Azterlana da, baita ere, Virgen del Camino Ospitaleko Patologia Tiroideoko Unitatearen jarduerari buruzkoa


Nafarroako tiroide minbiziari buruzko tesiaren egilea eta zuzendariak. ( irudia handitu )

Pilar Salvador Egea medikuak Virgen del Camino Ospitalean egiten du lan, kirurgia orokorreko aditu gisa, eta NUPan doktorego tesi bat aurkeztu du. Tesi horretan aztertu ditu, batetik, tiroideko minbiziari buruzko Nafarroako datuak; eta bestetik, aipatu ospitalean Patologia Tiroideoko Unitateak egin duen lana, 1987an sortu zenetik.

Tesiaren izenburua hau da: “Tiroideko minbizi bereizia Nafarroan, 1987-2003. Eragina, prebalentzia eta pronostikoak”. Azterlana zuzendu du Virgen del Camino Ospitaleko Anatomia Patologikoko Zerbitzuko buruak, Ana Puras Gil doktoreak. Zuzendaritza lanetan aritu dira, baita ere, Ana Echegoyen Silanes medikua, Virgen del Camino Ospitalekoa, eta Eldemiro Menéndez Torre medikua, Nafarroako Ospitalean espezialitate horretako endokrinologo koordinatzaile izandakoa, 19 urtean. 

Tesian patologia tiroideodun 325 gaixo aztertu ditu, foru erkidegokoak eta aipatu aldikoak (patologia guztiak aipatu unitateko lan taldeak diagnostikatu, tratatu eta segimendua egindakoak dira). Hala, Nafarroan orain arte gai horren gainean argitaratu den kasuistikarik handiena da.

Puras doktoreak adierazi du sendatutako eta aurrera aterako tiroide kartzinoma kasuei buruzko datu “bikainak” lortu dituztela, neurri handi batean, Patologia Tiroideoko Unitatearen lanari esker. Halaber, esan du Nafarroa dela patologia horrek eragin gehien daukan estatuko autonomia erkidegoa (Osasun Publikoko Institutuaren datuen arabera), eta hori izan daitekeela Unitate horretan erauzitako tiroideetan nodulu kaltegarriak bilatzen eta aztertzen dituztelako eta diagnostiko goiztiarra egiten dutelako; dena den, gerta liteke foru erkidegoak berezko faktore epidemiologikoak edukitzea (hori, ordea, ez du aztertu tesian).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa