(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak amuarrain arrunta modu eramangarrian arrantzatzeko sistema berri bat ezarriko du 2011n ostirala, 2010.eko otsailak 5

2010ean, hirugarren urtez, izokinen goialdeko eremuko ibaietan amuarrain arruntak arrantzatzea debekatuta dago


Transcripción textual del video

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, arrantza modu eramangarrian egite aldera Nafarroako Gobernuak 2011n abian jarriko duen sistema berri bat eman du ezagutzera. Sistema horren helburua da espezieak irautea eta arrantzaleek arrantza egin ahal izatea.

Nafarroako Gobernuak izokinen goialdeko eremuan amuarrain arruntak modu eramangarrian arrantzatzeko sistema berri bat ezarriko du 2011n. Helburuak dira espezie horren azken urteetako gutxitzea kontrolatzea eta, aldi berean, arrantza bitarteko gisa aprobetxatzea baimentzea. Hori adierazi du gaur goizean, prentsaurrekoan, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Ingurumen eta Ur arloko zuzendari nagusia, Andres Eciolaza Carballo, lagun zuela.

Kontseilariak jakinarazi du, baita ere, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak erabaki duela izokinen goialdeko eremuan amuarrain arruntak arrantzatzeko debekuari eutsi egingo diola aurten, hirugarren urtez, espeziea bere onera ekartzeko. Arau hori 2010eko arrantza debekualdiei buruzko foru aginduan jaso dute; agindu onartuta dago eta laster argitaratuko dute NAOn. 

Erabaki hori hartu dute, hain zuzen, 2007an baino amuarrain arrunt gehiago dauden arren (populazioak %15,35 egin du gora), egoera ezegonkorra delako: hektareako 1.886 ale daude, batez beste, eta populazio dentsitate hori ahula da (egokiena da hektareako 2.000-4.000 arrain egotea).

Gauzak horrela, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak arrantza sistema berri bat proposatu du: baimenak arrantza eremuen arabera emango dizkiete arrantzaleei, kontuan hartuta eremu horretan zenbat arrain egon behar duten populazioa ez kaltetzeko. Mugak jartzeko, ikusiko dute ibaietan amuarrainen egoera zertan den (Departamentuak 1992tik ateratzen ditu datu horiek); egoera, beraz, urtero aldatu egingo da. Sistema berri hori nola egituratu erabakitzeko, Departamentuak arrantzaleen iritzia ezagutu nahi du; horregatik, otsailaren 19an Arrantzako Aholkularitza Batzordearekin bilduko da, sistema egituratzen hasteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Orden Foral Vedas de Pesca2010.pdf
Campaña pesca 2010 y 211.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa