(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uxueko Ama Birjina zaharberritzeko lanei ekin diete osteguna, 2010.eko otsailak 11

Tailua zaharberritzeko hilabete eta erdi beharko dute


Gaur goizean ekin diete Uxueko Ama Birjinaren irudia zaharberritzeari; irudia Iruñeko katedraleko presbiterioan dago. Kultura eta Turismo kontseilari Ramon Corpas Mauleonek prentsaurrekoan azaldu duenaren arabera, zaharberritze lan hori Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioa Uxueko Andre Mariaren elizan egiten ari den jardueretako bat da. Jarduera horiek gauzatzeko Nafarroa 2012 Planean ia hiru milioi euroko aurrekontua dago ezarria. Irudia zaharberritzeko hilabete eta erdi eta 3.331 euro beharko dituzte.

Prentsaurrekoan, kontseilariarekin batera egon dira Uxueko alkatea, Maria Jesus Zoroza; Kultura eta Turismo Departamentuko teknikaria, Mercedes Jover; katedraleko ordezkaria, Jose Antonio Goñi; eta zaharberritzailea, Itxaso Sanchez.
Irudia mukulu biribilekoa da eta normalean presbiterioan egoten da, aipatu elizaren erdiko absidean. Garaiari dagokionez, XIII. mendearen bigarren herenean egindakoa da, nahiz eta XIV. mendeko apaingarriak dauzkan, baita 1952koak ere, koroa eta aureola, adibidez. 

Lanak

Irudian lan txiki bat egin beharra zegoen, eta abagunea baliatu dute; izan ere, Uxueko santutegian obrak egiten ari dira eta irudia Iruñera eraman dute. Irudiaren egoera zorrotz aztertu ondoren, ahalik eta gutxien esku hartzen saiatuko dira: irudia aztertu, azala garbitu eta aurpegi eta eskuetako polikromiako kalteak geldiaraziko dituzte.

Hona hemen tratamenduan emango dituzten pausoak: haragi kolorearen polikromia aztertzea, mikrolaginak atera eta laborategi espezializatuan analizatuta; materialen mapa egitea (jatorria, garaia eta egikaritze teknika); patologiak eta esku hartzea; polikromia geruzak finkatzea; askatutako metal xaflak finkatzea; irudi osoa azaletik garbitzea eta herdoildutako berniza eta biratutako berrintegrazioak kentzea; polikromatutako eremuak iztukatzea, berrintegratzea eta bernizatzea; eta herdoildutako metalak tratatzea, bizkarraldeko soldaduraz aharrak kentzea eta kaltetutako pezak behar bezala soldatzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa