(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateko Administrazioak jardunbide egokien kode berria dauka osteguna, 2010.eko otsailak 18

25 printzipioen artean, gizalegea, eraginkortasuna eta bizkortasuna, informazio-eskaerak artatzea eta herritarren parte-hartzea agertzen dira


Foru Komunitateko Administrazioak Administrazio Jardunbide Egokien Orientazio Kode berria onetsi du, eta horretan langileen jokabidea gidatu behar duten printzipio orokorrak biltzen dira, herritarrekiko tratuan zein lana gauzatzean eta administrazio-egintzak garatzean.

Gizalegea eta adeitasuna, eskaerak ebazteko eraginkortasuna eta bizkortasuna, informazio-eskaerak artatzea eta herritarren eta baliabide telematikoen parte-hartzea sustatzea dira Kodera bildutako 25 jarraibideetako batzuk. Horien bidez, Administrazioa herritarrengana hurbildu eta jardunen kalitatea hobetu nahi da.

Testua Javier Caballero Martínez Lehen presidenteordearen eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru-aginduaren bidez onetsi da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen joan den otsailaren 12an, ostirala. 2004tik indarrean zegoen kodea ordeztu du, azken hori aldatu egin baita Administrazioaren eta herritarren arteko harremanei buruzko azken arauak gehitzeko (besteak beste, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko Foru Legea, 2005ekoa, eta Administrazio Elektronikoa Ezartzeko Foru Legea, 2007koa). Hizkera modu barne-hartzailean eta ez-sexistan erabiltzea ere aipatzen da, eta aurretik ere jasota egon arren herritarrek gero eta gehiago baloratzen dituzten alderdiak azpimarratu dira.

Kodearen arabera, Foru Komunitateko Administrazioak, organismo autonomoek eta langileek haien jarduna administrazio jardunbide onen 25 printzipio eta erregela orokorretara “albait gehien” egokitu behar dute. Jardunbide horiek hiru bloketan egituratu behar dira: langileen jarrerari buruzkoak, legeen aplikazioari lotutakoak eta administrazio-egintzak egin eta garatzearekin zerikusia dutenak.

Printzipio horiek ez daude indarreko legeetara bilduta. Izaera orientatzailea dutenez, ezin da alegatu nahitaez bete behar direnik –araudia betetzetik eratorritako gaiei dagokienez izan ezik-. Hala ere, dokumentua erreferentziako testua izango da departamentu eta organismo autonomo guztientzat, herritarrekin dituzten harreman juridiko-administratiboetan.

Printzipio guztiak

Langileen jarrera orientatu behar duten sei erregelak hauek dira: pertsonaren duintasuna eta eskubideak eta askatasunak errespetatzea; bereizkeriarik eza, tratu-berdintasuna eta ekitatea (genero-ikuspegia gehitu da hizkeran zein erabilitako irudietan); inpartzialtasuna eta independentzia; leialtasuna; uztartzea; eta oinarrizko gizalegea eta adeitasuna tratuan.

Legeen aplikazioarekin lotutako printzipioen artean, hauek aipatu behar dira: administrazio-jarduera zuzenbidearen araberakoa izatea erabat; administrazio-erantzukizuna; agintaritza desbideratzeko debekua; berezko egintzen koherentzia eta doktrina; eta segurtasun juridikoa.

Amaitzeko, hona hemen 14 prozedura-orientabideak: gardentasuna, objektibotasuna, proportzionaltasuna, interes orokorraren eta interes partikularren arteko oreka, subsidiariotasuna, datuen babesa (baimenik gabeko hirugarren pertsonei eskualdatzea saihestea), fede ona, konfiantza legitimoa eta igurikimen legitimoa, eraginkortasuna eta bizkortasuna, baliabideekin eta ebazpenekin jarduteko jarraibideak, herritarrei artapena eta informazioa eskaintzea, modernizazioa eta herritarren parte-hartzea. Dokumentuan etengabe hobetzeko konpromisoa ere jaso da eta zerbitzu publikoen prestazioaren eta printzipioak zein neurritan betetzen diren ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideen aldeko apustua ‘Zerbitzuen Karta’ publikoetan jasotzearen alde agertu da.

Administrazio Jardunbide Egokien Orientazio Kode hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak bultzatu du, Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzuaren bidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa