(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

012 Infolocal telefonoan, 2009an, 347.000 hartu-eman izan zituzten herritarrekin osteguna, 2010.eko otsailak 18

200.000 dei jaso zituzten, aurreko urtean baino %9 gehiago, eta 140.000 mezu bidali zituzten


2009an, 012 Infolocal zerbitzuan, 300.000 hartu-eman izan zituzten herritarrekin

Iruñeko 012 Infolocal zerbitzuaren bulegoa.

Guztira, herritarrekin 347.342 hartu-eman izan zituzten 012 Infolocal zerbitzuan; kopuru hori aurreko urtekoa baino %22 handiagoa da. Zehazki, zerbitzu horretan 200.172 dei (2008an baino %9 gehiago) jaso eta 140.000 mezu baino gehiago bidali zituzten.

Gaur egun 103 Udalek daukate zerbitzu hori, eta 268.680 biztanlek telefonoz egin ditzakete, besteak beste, gestio hauek: jardueretan izena ematea, hitzorduak hartzea, katastroko eta erroldako ziurtagiriak eskatzea, eta zergak eta ordainketak helbideratzea edo modu telematikoan ordaintzea. Gauzak horrela, udal zerbitzuak eskuratzeko herritarrek ez dute joan-etorririk egin behar. Gainera, 012 telefono zenbakia gainerako nafarrek informazio zerbitzu gisa erabil dezakete.  

Erabiltzaileak zerbitzuarekin gustura dauden ala ez jakiteko, 600 laguni galdeketa egin diete, eta 10etik 8,29 puntu eman dituzte, batez beste.

Horrez gain, kanpoko enpresa batek "ezkutuko bezeroa” izeneko azterlana egin dute. Azterlan horretan baloratu dituzte, adibidez, hezibidea eta adeitasuna, hizkera, profesionaltasuna eta kasua lehenbiziko deian konpontzea. Alderdi guztietan 012 Infolocal zerbitzuak 9,16 puntu lortu ditu.

Zehazki, 2009an 200.172 dei erantzun zituzten; astelehenetik ostiralera, batez beste, 1.095 dei jaso eta 860 erantzun zituzten; larunbatetan, berriz, 72 dei jaso eta 60 erantzun zituzten. Guztira 19.267 izapide egin zituzten (errolda, ordainketak eta banku helbideratzea), horietatik 1.741 Internet bidez. Bestalde, 144.716 aldiz jarri ziren herritarrekin harremanetan (%94 SMS bidez). Zehazki, 52.823 izen-emate egin zituzten eta 962 abisu, kexa eta iradokizun jaso eta 839 erantzun zituzten.  

Hitzorduei dagokienez, 9.551 egin zituzten. Gainera, 6.544 sarrera saldu eta 9 galdeketa egin zituzten, 587 laguni.

Azkenik, deiek 165 segundo iraun zuten, batez beste; gestio deiak egiteko, berriz, 252 segundo behar izan zituzten. Telefonoguneko deiek 54 segundo iraun zuten, batez beste, eta informazio deiek 153 segundo. 

Dei kopuruak %9 egin du gora, 2008tik

2009an aurreko urtean baino dei gehiago jaso zituzten, %9, hain zuzen. Gainera, atxikitako erakundeen eskatu ahalako zerbitzuen eskarien kopuruak %11 egin zuen gora.

Alde horretatik, 2009an 3.341 zerbitzu egin zituzten: izena emateko 282 kanpaina, hitzorduetarako 72 kanpaina, kanpora deiak egiteko 2.978 zerbitzu eta 9 galdeketa. Beraz, egunean eskatu ahalako ia 13 zerbitzu (12,80) eman zituzten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa