(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009-2012 Toki Inbertsioen Planari esker, Nafarroako udalek eta kontzejuek 282 jardun egin ahal izan dituzte asteartea, 2010.eko otsailak 23

Jardun horietatik 218 askatasunez zehazteko zenbatekoari dagozkio, 15,5 milioi euro guztira


Transcripción textual del video

oki Administrazio Departamentuak bultzatutako 2009-2012 Toki Inbertsioen Planeko inbertsioa honezkero 21,7 milioi eurotik gorakoa da, eta horri esker, Nafarroako toki entitateek 282 jardun abiatu edo egin ahal izan dituzte.

282 jardunetatik 218 askatasunez zehazteko zenbatekoari dagozkio, 15,5 milioi guztira. Zenbateko hori plan honetan berrikuntza moduan sartu zen, toki entitateek kopuru hori nora bideratu erabaki zezaten (atal horretako aurrekontu orokorra 40 milioi eurokoa zen).

Toki Administrazio Departamentuak bultzatutako 2009-2012 Toki Inbertsioen Planeko inbertsioa honezkero 21,7 milioi eurotik gorakoa da, eta horri esker, Nafarroako toki entitateek 282 jardun abiatu edo egin ahal izan dituzte. Hala adierazi du gaur Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak, Departamentuaren 2007tik aurrerako memoria aurkezteko ekitaldian.

Salanuevaren alboan Jesús María García Antón Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea eta Pedro Pegenaute Garde departamentuko zuzendari nagusia egon dira. Azken horrek komunikabideei adierazi die herritarren egiaztatze txartela CIT Golden Card 2010 sari nazionalerako hautagaien artean dagoela.

282 jardunetatik 218 askatasunez zehazteko zenbatekoari dagozkio, 15,5 milioi guztira. Zenbateko hori plan honetan berrikuntza moduan sartu zen, toki entitateek kopuru hori nora bideratu erabaki zezaten (atal horretako aurrekontu orokorra 40 milioi eurokoa zen). Kontseilariak esan duenez, toki entitateek orain arte esleitutako kopurua (15,5 milioi) inbertsioetara bideratu dute: 193 jardun, 10,9 milioikoak, 2009-2012 Planera bildutako lanak osatzeko, erreserban dauden lanak finantzatzeko, beste administrazio publiko batzuek diruz lagundutako jardunak osatzeko eta beste gastu batzuetarako.

Salanuevak azpimarratu duenez, zenbateko hori diruzaintzako geldikinak finantzatzeko edo finantza-pasiboak amortizatzeko erabiltzeko aukera dagoen arren, orain arte askatasunez zehazteko zenbatekoa xede horretarako 25 kasutan baino ez da eskatu, 4,5 milioi euro guztira.

Bestalde, lanei dagokienez, 20 inguru egiten ari dira edo amaituta daude (6,1 milioi euro), besteak beste: uraren goi-hornidura, ibaien saneamendua, hondakinak, argiak, udal eraikinak, toki errepideak eta hilerriak. Arlo honetan, 2009an 146 jardun gehitu ziren.

Salanuevak iragarri duenez, 50 USB txartel zabaldu dira eta Toki Administrazioaren 2007-2009 memoriaren 800 triptiko argitaratu dituzte, gehienbat toki administrazioen artean banatzeko. Horrez gain, laster, memoria Departamentuko web orrian ere irakurri ahal izango da.

Besteak beste, dokumentuan Toki Ogasunen Funtsa Banatzeko Legeari buruzko datuak bildu dira, 2009an 244,8 milioi euro zituena; 2009-2012 Toki Inbertsioen Plana (233,3 milioi); 012 zerbitzua eta herritarren txartela hedatzea, ibaien eta hondakinen saneamendua kudeatzea eta toki estraneta.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa