(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko web atariak 2009an izandako bisitak aurreko urtean baino %20,6 gehiago izan ziren asteazkena, 2010.eko otsailak 24

www.navarra.es webguneak eta erantsitako plataformek erabiltzaileen 19,9 milioi saio izan zituzten


Nafarroako Gobernuaren web ataria

Nafarroako Gobernuko web atariak 2009an izandako bisitak aurreko urtean baino %20,6 gehiago izan ziren

Nafarroako Gobernuak interneten duen atariak eta horri erantsitako web orriek 2008an baino %20,6 bisita gehiago izan zituzten 2009an. Guztira 19,9 milioi saio izan zituzten eta internautek 128 milioi orri baino gehiago ikusi zituzten.

Zehatz esanda, www.navarra.es orriak eta www.cfnavarra.es erantsitako plataformak 16,7 milioi erabiltzaile izan zituzten; Turismoko web orriak 1,6 (www.turismo.navarra.es); eta Nafarroako Liburutegi Publikoenak beste 1,6 milioi. Zenbaketan beste web orri batzuetarako sarbideak ez dira kontuan hartzen, hala nola SITNA, sustapen guneak (Punto de Vista Jaialdia, etab.) ezta bilatzaileetarako edukiak indexatzen dituzten programen bidez egindako sarbideak ere. 

Nafarroako web atarian gehien bisitatutako edukien artean, Nafarroako Aldizkari Ofiziala (kontsulta guztien %9,96) eta Enplegu ataria (%7,24) aipatu behar dira. Osperik handiena duten gainerako orriak Enplegu Publikoari buruzkoa, Ogasunari buruzkoa, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoa, Prentsa Kabineteak Aktualitatea gunean zabaldutako albisteak eta Kontratazioen ataria izan dira.

2008. urtearekin alderatuta, Nafarroako atariak ia 2,7 milioi erabiltzaile gehiago lortu zituen, Liburutegienak 500.000 inguru eta Turismoarenak 300.000 inguru, guztira 3,4 milioi erabiltzaile. www.navarra.es webgunean egindako bisita gehienak gaztelaniazko bertsioan egiten diren arren, 270.750 sarbide euskarazko bertsioari dagozkio; 152.500 ingelesekoari; eta 117.000 inguru frantsesekoari. Gogoan izan behar da erabiltzailearen saiotzat hartzen dela pertsona bat webean sartzen den aldi bakoitza, bisitatzen dituen orriak gorabehera, gehienez 30 minututan.
 
Bisiten gorakada baloratzerakoan, gehitzen ari diren hobekuntzak ere kontuan izan behar dira. Besteak beste, informazioaren aurkezpena hobetu da eta aurrerapenak gehitu dira, hala nola RSS bidez sindikatzeko aukera, kanal tematikoak, Google teknologia duen bilatzaile berria gehitzea (enpresako doakoa baino askoz osatuagoa) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko (NAO) alerten sistema.

Hobekuntza horien eraginez, bisiten kopuruak behera egiten du, baina bilaketak errazten dira. Adibidez, 2007an Aldizkarian erabiltzaileen 4 milioi saio egon ziren, eta intereseko gaiei buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukerari esker, sarbideak 2,1 milioira jaitsi dira 2008an eta 1,6 milioira 2009an.

425 zerbitzu linean

2009an www.navarra.es atarian ‘on line’ zerbitzuak gehitzen jarraitu zen. Gaur egun 425 zerbitzu sarean egin daitezke, eta 2009. urtearen hasieran 135 soilik egin ahal ziren.

Gogoan izan behar da Zerbitzuen Katalogoa, Gobernuak eskaintzen dituen 1.300 zerbitzuei buruzko oinarrizko informazioa jasotzen duena, abenduaren 16an berritu zela, eta hobekuntza hauek gehitu zirela: bilaketak gaien, departamentuaren, zerbitzuaren egoeraren arabera (agortuta, aurkezteko azken egunak, etab.), zerbitzuak herritarrei, enpresei edo entitateei zuzenduta dauden kontuan hartuta; edo enplegu publikoaren edo diru-laguntzen edo laguntzen bilaketarekin lotuta dauden kontuan hartuta; herritarren egoera (sema-alabat bat izan ondoren, negozio bat ireki nahi badu, salaketa bat aurkeztu, etab.); alerta sistema, etab.

‘On line’ izapideak gero eta gehiago erabiltzen diren seinale, Erregistro Orokor Elektronikorako sarbideak %280 hazi ziren iaz. Zehatz esanda, 8.110 izapidetza egin ziren linean –Nafarroako Gobernuaren erregistroetan dokumentuen 461.800 sarrera egon ziren, paperean zein modu telematikoan-; 2008an 2.130 izan ziren, eta 2007an 1.575. Kontuan izan behar da Nafarroa zerbitzu publikoak interneten eskura dituen erkidego aurreratuenetakoa dela Espainian, Orange Fundazioak egindako ikerketa konparatiboaren arabera.

Datorren urtean Gobernuak zerbitzuak gehitzen jarraituko du. Herritarrentzat interesa duten eduki tematiko berriak ezarri eta herritarren parte-hartzerako formulak sartuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa