(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta enpresariak Gipuzkoan bidesariak ezartzearen aurka agertu dira asteartea, 2010.eko martxoak 2

Alba kontseilari bihar bilduko da Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta enpresariek publikoki adierazi dute Gipuzkoan bidesariak ezartzeko proposamenaren aurkako jarrera. Alba kontseilariak adierazi duenez, ez da egia zuzentarau europar batk bidesariak ezartzera behartzen duela eta bere esanetan, proposamenak diskriminazioa eragiten du gipuzkoarrak ez diren garraiolarientzat. Beraz, adierazi duenez, ez du baztertzen ekintza legalak hartzea, nahiz eta momentuz politikaren eremuan jarduteko asmoa izan.

Endarlatsako zubia

Alba kontseilaria bihar Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuarekin bilduko da.

Nafarroako Gobernuko Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, gaur arratsaldean Nafarroako enpresari eta garraiolarien elkarteekin bildu da Gipuzkoak edukiera handiko bideetan ezarritako bidesarien gaia aztertzeko.
Bilera horretan, kontseilariaz gain, ondokoak izan dira: Garraioko zuzendari-nagusia, Susana Labiano; CENeko presidentea, José Manuel Ayesa; Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Javi Taberna; ANETeko presidentea (Nafarroako Errepideko Garraio Enpresarien eta Logistika Elkartea), Rafael Irigoyen, eta TRADISNAko zuzendari-kudeatzailea, Antonio Monzó.

Bilera ostean, kontseilariak, bildutako guztiekin batera, prentsaurrekoa eskaini du; bertan, Nafarroako Gobernuaren garraio sektorearekiko erabateko laguntza azpimarratu du; halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatutako bidesarien aurkako politika, eta horri buruz, ondoko adierazpenak egin ditu:

- Planteatutako neurriak ez du derrigortasunik, zuzentarau europarrak ez du behartzen, eskumena eskaintzen du; eta Estatuak egindako transposizioan, ondokoa ezartzen du: “Zuzentarauan aurreikusitako aukeren artean, Errege-Dekretu honetan egungo egoera mantentzea aukeratu da, eta emakida erregimenean ustiatutako autopistak soilik daude bidesaria ordaintzearen eraginpean, eta era berean, biltzen du inolako bidesaririk ez sartzea Errepideen Europan Zeharko Sare osoan, Estatuko Errepide Sarean barne”.

- Diskriminazio-neurria da, lehiakortasun askea aldatu eta merkatua distortsionatzen duena. Gipuzkoak proposatzen dituen zerga neurrien bidezko konpentsazio formulek, gipuzkoarren ordainketa ez dute kontuan hartzen, gipuzkoarrak ez diren besteek ordaindu behar izatera jota, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/62/CE Erkidegoko Zuzentarauaren 7. artikuluaren 4. puntuan bildutakoaren aurka, ondokoa dioena: “Bidesariak eta tasak garraiolariaren nazionalitatearen edo ibilgailuaren jatorri edo helburuaren zuzen edo zeharko inolako diskriminazio barik aplikatuko dira”.

- Jarraitzen duen helburu bakarra diru-bilketa da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburu bakarra Bidegi sozietate publikoaren oreka ekonomiko-finantzarioa zaintzea da, lurraldeko bide sarearen kudeaketari buruzko Gipuzkoako Batzar Orokorren ponentziatik ateratako ondorio-proposamenean bildu bezala. Gipuzkoak Foru Aldundia derrigortasun faltsu baten oinarritzen da, ingurumen eta azpiegituren kontserbazioko argudioak erabilita bidesariak ezartzeko, benetako arrazoia sortutako egoera ekonomikoa denean.

- Neurri ez bidezkoa, elkartasunik gabekoa, diskriminazioa eragiten duena, eta erabat desegokia egungo krisi egoeran. Bereziki garraio sektoreari eragingo lioke, Foru Erkidegoko sektore estrategikoetako bati (eta baita Gipuzkoakoa ere), eta horren eragina ez da soilik garraioaren sektorera mugatzen, hau da, baita enpresa eta enplegu sektorera, eta oro har, herritarrengana ere.

- Era horretako garrantzia duen neurria ezin da aldebakarreko ikuspegitik hartu autonomia erkidego bateko foru aldundi baten aldetik; izan ere, bere kalteak garrantzitsuak dira Espainia osorako, bereziki Nafarroarako.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa