(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia antolatu du osteguna, 2010.eko martxoak 4

Jardunaldian arlo horretan Nafarroako Gobernuak diruz lagundu eta Euskaltzaindiak egindako lanak azaldu dira


Euskarabideak, Euskaltzaindiak lagundurik, euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia antolatu du, Iruñako Biurdana kaleko 1. zk.an, Donibane-San Juan BH eraikinean. Jardunaldiak Xavier Azanza Arbizu erakunde horretako zuzendari kudeatzaileak ireki ditu.

Jardunaldia Nafarroako Gobernuak diruz lagundu eta Euskaltzaindiak egin duen lanaren emaitza da. Lankidetza horren bidez, foru-legeen hustuketa egin da, hau da, euskaraz erabiltzen diren terminoak aztertu, zenbat aldiz eta zein legetan agertzen diren identifikatu eta nola erabiltzen diren ikusi da.

Saioak goizeko 9.30ean hasi dira. Andrés Urrutia Badiola Euskaltzaindiko lehendakariak eta Esther Urrutia Idoiaga Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa izeneko hitzaldia eman dute. 

Andrés notarioa eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea da. Gaur egun, Euskara Juridikoaren mintegia zuzentzen du Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakariordea da eta euskara juridikoarekin lotutako zenbait proiektutan parte hartu du.

Esther Urrutiak Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko Fakultatean eskolak ematen ditu. Zuzenbideko eskuliburuak eta zenbait lege-testu itzuli ditu, eta Zuzenbideko Euskal Akademiako eta EIZIEko (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) kidea da.

Jarraian, Mikel Taberna Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko itzultzaileak hartu du hitza. Itzulpen Atalari buruz hitz egin du, Nafarroako Aldizkari Ofizialari zein beste zerbitzu batzuei lotuta. Tabernak atal horretan 1990etik lan egiten du, eta gaur egun koordinazio-lanak egiten ditu, batez ere terminologiari buruzko gaietan.

Hirugarren hitzaldia Ander Irizar Apaolaza Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpreteak eman du. Hizlariak erakunde horretako itzultzaile-interpreteen lanari eta terminologiarekin duten loturari buruz hitz egin du. Zuzenbideko lizentziatua da, eta 2000. urtetik Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interpretea da. Horren aurretik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean itzultzaile aritu zen, eta Sándor Márairen Eszterren ondarea (La herencia de Eszter) lana itzuli du, Igela argitaletxeak kaleratua.

Programa osatzeko, Araceli Díaz de Lezana Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Hizkuntza Plangintzako arduradunak euskararen arloko lan terminologikoaren planifikazioa azaldu du. Díaz de Lezana 1996tik dago lanpostu horretan, eta Euskararen Aholku Batzordean Terminologia Batzordeko kidea da.

Azken bi hitzaldiak hurrengo hauek izan dira: Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa Iruñako Udaleko Itzulpen Zerbitzuan: arazo nagusiak, Inma Errea Cleixen eskutik, eta 30 urteko itzulpen esperientzia Gipuzkoako Foru Aldundian, Gotzon Egia Goienetxearen eskutik.

Lehenengoa itzultzaile-interpretea da Iruñako Udaleko Itzulpen Zerbitzu Ofizialean 1997ko urtarriletik, baina aurretik itzultzaile lanetan aritu zen Euskal Telebistan eta Nafarroako Parlamentuan. Gaur egun EIZIEko (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) kidea da, eta Nafarroako Diario de Noticias egunkarian euskarara itzulitako liburuei buruzko literatur kritikak argitaratzen ditu.

Gotzon Egia Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko zuzendaria eta EIZIEko kidea da. Literaturaren historiari buruzko liburuak argitaratu ditu, baita itzulpengintzari buruzko artikuluak ere Senez aldizkarian.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa