(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilaria “La Obra VI” Lantegi Eskolaren inaugurazio-ekitaldian egon da Tuteran ostirala, 2010.eko martxoak 5

36 ikasle ditu igeltserotza, elektrizitate-iturgintza, zurezko arotzeria eta arotzeria metalikoa espezialitateetan


José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria “La Obra VI” Lantegi Eskolaren inaugurazio-ekitaldian egon da Tuteran. Eskola horretan, 16 eta 24 urte bitarteko 36 ikaslek prestakuntza jasotzen dute igeltserotza, elektrizitate-iturgintza, zurezko arotzeria eta arotzeria metalikoa espezialitateetan, eta XVIII. mendeko “obrako etxea” zaharberritzen lan egiten dute. Ekitaldian Luis Casado Oliver Erriberako hiriburuko alkateak ere parte hartu du.

“La Obra VI” Lantegi Eskola Tuterako Udalak sustatu eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute, INAFREren Sustapen eta Garapen Unitatearen lankidetzarekin. Lantegi Eskolaren aurrekontu osoa 1.350.768,77 euro da, eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, kopuru horren %71,3 ematen du, hots, 963.360,81 euro.

Lantegi Eskolako programak izaera mistoa du, prestakuntza eta enplegua eskaintzen ditu, inguruko gazte langabetuen okupagarritasuna hobetzeko. Eskolak irauten dituen bi urteetan, 36 ikasleak lan-merkaturako sarrera erraztuko duen kualifikazioan trebatzen dira. Ikaskuntza-metodologiaren oinarria, funtsean, lan praktikoa garatzea da, eta ikasleek ogibidea gizarte-lan bat eginda ikaste dute.

Espezialitateko prestakuntzarekin batera, enplegagarritasuna hobetzeko beharrezko prestakuntza osagarria jasotzen dute; alfabetizazio informatikoa, lan-arriskuen prebentzioa, orga jasotzaileak, enplegua modu aktiboan bilatzeko teknikak, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, ingurumena eta aukera-berdintasuna.

Lantegi Eskolako ikasleen %70 Tuterakoak dira, eta gainerako %30ak Erriberako beste herri batzuetakoak. %42 espainiarrak dira, eta gainerakoak Argentina, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Domikar Errepublika, Aljeria, Maroko, Ekuatore Ginea, Senegal, Nigeria eta Portugalekoak.

Tuterako Udala eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua 1988an hasi ziren Tuterako Lantegi Eskolan lankidetzan. Aurten 14 urte baino gehiago bete ditu prestakuntza eta ikaskuntza eskaintzen.
 
Ikasturte honetako berrikuntza nagusiak hauek dira: iturgintza-elektrizitatea espezialitate berria, eraikuntza-sektorean aritzeko aukerei oso irekita dagoen lan-profilarekin, baina baita energia berriztagarrien esparruari begira ere; taldean profesional berria gehitzea, gizarte-hezitzaile eta orientatzailea; profesionaltasun-ziurtagiri berriei lotutako prestakuntza-programa, eta ikasleen artean neska gazte gehiago sartzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa