(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Tuterako “Torre Monreal” Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa bisitatu du asteazkena, 2010.eko martxoak 10

Ikastetxean ikastetxe arrunt batean artatu ezin dituzten 39 ikasle daude, hezkuntza-beharrizan esanguratsuekin


Catalán kontseilariak Torre Monreal ikastetxeko gela bat bisitatu du.

Catalán kontseilariak Tuterako “Torre Monreal” Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa bisitatu du. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak, Teresa Aranaz Jiménez Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiarekin batera, Tuterako “Torre Monreal” Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoa bisitatu du gaur. Bisita horretan, Luis Casado Oliver hiriko alkatea eta Matilde Sola Royo ikastetxeko zuzendaria ere egon dira.

Aurtengo ikasturtean, 3 eta 21 urte bitarteko 39 ikasle daude ikastetxean. Desgaitasunak dituzten ikasleak dira, eta ikasketak modu esanguratsuan egokitzea edo etengabeko arreta eta zainketa indibidualak behar dituzte. Hori dela eta, ezin dute ikastetxe arrunt batean egon.

Ikasleak hamar gelatan banatuta daude. Bi Haur Hezkuntzakoak dira, sei Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzakoak, bat Hasierako Lanbide Kualifikazio Bereziko Programakoa, eta bat Helduarorako Trantsiziokoa. Taldeetan batez beste hiru ikasle daude, eta tutoreak espezialisten parte-hartzea koordinatzen du. Espezialistak pedagogia terapeutikoko irakasleak, entzumen eta hizkuntza irakasleak, fisioterapeutak, zaintzaileak eta igerilekuko begiralea dira, besteak beste.


Catalán kontseilariak Torre Monreal ikastetxeko igerilekua bisitatu du

"Torre Monreal" ikastetxeak igerilekua abian jarri du 2009-2010 ikasturtean. ( irudia handitu )

Ikasleek gaitasunak garatzen dituztela bermatzeko, modu globalizatuan lan egiten da, zentzumen askoren estimulazioaren bidez, baita ikasle bakoitzaren beharrizanetara egokitutako gaitasunak garatuz ere. 2009-2010 ikasturtean, ureko jarduerak egiteko igerilekua abian jarri da.

Zentroak garraio eta jantoki zerbitzuak ditu, bertara Tuterako eta Erriberako beste herri batzuetako ikasleak joaten dira eta.

2.000 ikasle beharrizan bereziekin

Nafarroan 2.018 ikasle daude hezkuntza-beharrizan bereziekin. Horietatik 270 Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan eskolatuta daude, publikoetan zein itunduetan. Sare publikoan Tuterako “Torre Monreal” ikastetxea eta Iruñako “Andrés Muñoz Garde” ikastetxea daude, eta sare itunduan, Iruñako eta Iberoko “El Molino” eta “Isterria” ikastetxeak.

Beraz, desgaitasunari lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen %13,38 Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean eskolatuta daude, ikasle horiek behar duten arreta ezin baitzaie ikastetxe arruntetan eskaini. Gainerako ikasleak ikastetxe arruntetan eskolatuta daude, egitura berezietan eta ikasketetan egokitzapen esanguratsuak eginda.

Egitura berezi horiek entzumen eta mugimendu arloko desgaitasunak dituztenentzako Lehentasunezko Integrazio Zentroak, Trantsizio Unitateak/Garapenaren Nahaste Orokorreko Unitateak, Curriculum Bereziko Unitateak, Lanbide Hastapen Bereziko Programak, Hasierako Lanbide Kualifikazio Bereziko Programak eta Hezkuntza Bereziko Zentroen gela alternatiboak dira. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa