(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean bildu dira autonomia erkidegoetako Garraio arloko zuzendari nagusiak eta Sustapen Ministerioa osteguna, 2010.eko martxoak 11

Bileraren helburua da sektorean eragin gehien duten gaiak eztabaidatzea eta bateratzea


Garraio arloko zuzendari nagusien bilera

Garraio arloko zuzendari nagusiak Iruñean bildu dira. ( irudia handitu )

Gaur goizean hasi du bilera, Iruñean, estatuko eta autonomia erkidegoetako zuzendari nagusien batzordeak. Bilera Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak antolatu du eta burua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, izan da.

Batzordean autonomia erkidegoetako eta Ministerioko kideak biltzen dira, hiru hilero, garraioa erregulatzeko eta sektorean eragina duten gaiez eztabaida egiteko. Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak bi puntu jarri ditu gai zerrendan: bata, Gipuzkoan ahalmen handiko errepideetan bidesariak jartzeko hartu duten erabakia; eta bestea Ekonomia Eramangarriaren Legearen aurreproiektuak garraioan dauzkan eraginak. 

Kontseilariak, hitza hartu duenean, adierazi du Nafarroako Gobernuak produktibitatean eta lehiatzeko gaitasunean aitzindari izaten jarraitzeko apustua egin duela. Hori islatzen da I+G+B alorrean Gobernuak etengabe egiten dituen inbertsioetan (Nafarroan BPGren %1,9 jartzen da alor horretan eta estatuan %1,2) eta garraio azpiegituretan inbertitzeko egiten duen ahaleginean. Alde horretatik, Alba kontseilariak esan du Nafarroa 2012 Planaren bitartez 4.508 milioi euro inbertitu dituztela dagoeneko hornidura eta azpiegitura publikoetan. Zenbateko horretatik %32 garraio jardueratarako da, eremu logistikoak handitzeko eta azpiegiturak instalatzeko, hain zuzen. 

Horren harian, Foru Gobernuak Nafarroa 2012 Planetik kanpo garraio zerbitzuak hobetzeko eta garraio hobe eta eramangarriagoa sustatzeko abian jarri dituen jarduera batzuk aipatu ditu: mugikortasunari eta lurreko garraioaren antolamenduari buruzko legea eta Nafarroako garraioaren berregituraketa, besteak beste. Nafarroan garraioa berregituratu nahi dute, zehazki, bidaiarien herri arteko garraiorako plan integral bat eginez, herriak eta eskualdeetako hiri nagusiak lotzeko garraio ibilbide berriak jarriz, eskariaren araberako garraioa ezarriz, eta hiri eta enpresetan mugikortasun planak diseinatuz.

Halaber, azaldu du Nafarroan kolektibo batzuk garraio publikoa merkeago erabiltzeko diru-laguntzak ematen dituztela eta linea erregular defizitarioentzako eta udalentzako laguntzak banatzen dituztela. Merkantzien garraioari dagokionez, Albak honako hauek aipatu ditu: Nafarroako eremu logistikoen lurralde eredua, garraiorako azpiegitura berrien garapena, dagoen plataformaren handitzea, eta garraioaren eta logistikaren klusterra.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa