(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak IGE Prozeduran parte hartu duten entitateen eginkizuna aitortu du ostirala, 2010.eko martxoak 12

Ekimen honen helburua Nafarroako enpresetan genero-berdintasuna gehitzea da

Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria Nafarroako enpresetan genero-berdintasuna sartzeko prozeduran (IGE prozedura) parte hartu duten erakunde eta entitateak aitortzeko ekitaldian egon dira. Era berean, IGE prozeduraren inguruko prestakuntza jaso duten eta gaikuntza Nafarroako enpresetan esperimentazioa eginez osatu duten aholkularitza-entitateei diplomak eman zaizkie.

Hauek dira IGE prozeduraren diseinuan parte hartzeagatik aitortutako entitateak: Asociación de la Industria Navarra (AIN), Nafarroako Emakume Enpresaburu eta Zuzendarien Elkartea (AMEDNA/NEEZE), Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala, CDE Consultoría, Nafarroako Langile Komisioak, Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Fundazioa (CRANA), Laneko eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetza-Nafarroako Lurralde Zuzendaritza, Izcue & Asociados Consultores eta Nafarroako Langileen Batasun Orokorra.

Prestakuntza-diplomak hurrengo hauek jaso dituzte: Asociación de la Industria Navarra, Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala, CDE Consultoría, C-Soluciones, Enred Consultoría, Equala Iniciativas, Izcue y Asociados Consultores, Murgibe, ODE Consultores, Qi Oiza y Asociados eta Sinergium Sistemas.

Aitorpena IGE Prozedurari

Sanz Lehendakaria IGE prozeduraren diseinuan parte hartu duten entitateekin batera. ( irudia handitu )

IGE Prozedura

Prestakunzta-diploma jaso duten entitateetako ordezkariak. ( irudia handitu )

IGE Nafarroako Gobernuaren prozedura da eta antolaketan genero-berdintasuna gehitu nahi duten enpresetan esku-hartzea laguntzeko pentsatuta dago.

Prozedura horrek lan-sistema definitu eta gehitzen du enpresetan berdintasun-planak egin, ezarri eta ebaluatzeko, eta beraz, genero-indarkeriaren plana aurrera ateratzeko osagai guztiak ditu: protagonistak, plana egin eta garatzeko erremintak, eta proposatutako xedeak lortzeko planteamendu metodologikoa.

IGE aholkularitza-entitateei bideratzen zaie, eta entitate horiek Nafarroako Gobernuak akreditatutako enpresei aholkuak eta laguntza emango diete Berdintasun Planak egin eta ezartzeko. Azken hartzaile eta onuradunak Nafarroako enpresak dira, eta prozedura honen bidez, aholkularitza-entitateak kontratatzeko orientabideak izango dituzte, enpresan berdintasuna gehitzeko prozesuan laguntzeko.

IGE prozedurak bost faseko lan-sekuentzia du: prestatze-fasea, diagnosi-fasea, genero-berdintasunaren plana diseinatzeko fasea, plana ezartzeko fasea eta ebaluazio-fasea. Adibidez, prestatze-fasean helburuak adierazi, parte hartzen duten eragileak ezarri, helburu bakoitzerako espero diren emaitzak adierazi, fase hau baliozkotzeko betekizunak eta kalitate-irizpideak jaso eta fase bakoitza garatzen laguntzen duten erremintak ematen dira.

Nafarroako enpresentzako IGE prozedura garatzeko gutxi gorabehera 17 hilabete behar izan dira, 2008ko abuztutik 2010eko urtarrilera. 2008an INAIn enpresetako berdintasun-planen zerbitzua sortu zen. Ordutik Nafarroako laurogei enpresatako 106 kontsulta artatu dira. Kontseilariak gogorarazi duenez, 282.000 euro eman dira IGE eta INAItik enpresetan genero-berdintasuna lortzeko bultzatutako gainerako jarduerak finantzatzeko.

Lehenengo lan-fasean, prozedura diseinatzera bideratutakoan, INAIk, Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiak, sindikatu- eta enpresa-erakundeetako ordezkari teknikoek, aholkularitzek eta Lan Ikuskaritzak parte hartu dute.

Bigarren fasean, 2009ko apiriletik abendura, hamaika aholkularitza-entitatek ehun orduko prestakuntza jaso zuten. Gaikuntza-prozesu horren barruan, hamaika entitate horiek IGE prozedura baliozkotu zuten Nafarroako sektore eta neurri desberdinetako enpresetan, diagnostikoa eta berdintasun-planaren proposamena eginda.

Hirugarren fasea 2009ko abendutik 2010eko urtarrilera garatu da. Aldi horretan kasuan kasuko aldaketak sartu dira eta behin betiko IGE prozedura egin da.
Dokumentazioa:
Audioa
Sanz Lehendakariaren hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa