(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programaren beste edizio bat aurkeztu dute osteguna, 2010.eko martxoak 18

Programaren helburua da gazteak sentsibilizatzea, jarrera solidarioa sustatzea eta nazioarteko lankidetzarako lanetan parte hartzea erraztea


Joan, parte hartu eta konta iezaguzu

"Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programaren kartela.

Nafarroako Gobernuaren “Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programaren edizio berria Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerenteak, Ana Frias Pardok, eta Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak, Marta Alvarez Alonsok, aurkeztu dute. Programaren helburua da sentsibilizazioa sustatzea, jarrera solidarioa eragitea eta nazioarteko lankidetza programetan parte hartzea erraztea.

“Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programaren bitartez, gazte nafarrek foru erkidegoko GGKEk sustatutako nazioarteko lankidetza proiektuetan parte har dezakete eta, gainera, garapenerako lankidetzari buruzko prestakuntza teoriko eta praktikoa jasotzen dute, tokian-tokian.

Oraingoa 16. edizioa da eta 29 gazterentzako lekua dago; gazteek 20 eta 30 urte artekoak izan behar dute eta gutxienez bi urte eduki behar dituzte Nafarroan bizitzen. 

Programak parte hartzeko bi modalitate dauzka: A modalitatean hamabost lagunentzako lekua dago eta gutxiago garatuta dauden herrialdeetan garapenerako lankidetza proiektuetan boluntario gisa lan egin nahi duten gazteek parte har dezakete; B modalitatean gazteek garapenerako lankidetzaren gaineko ikastaro teoriko eta praktikoak egin ditzakete, tokian-tokian, eta hamalau lagunentzako lekua dago.

A modalitatearen helburua da lankidetzaren eta solidaritatearen alorrean jakinmina daukaten gazteei laguntzea da eta, horretarako, garapen bidean dauden herrialdeetako proiektu solidarioetan parte hartzeko aukera ematen zaie. Herrialde hauetara joan daitezke, hiru eta sei hilabete arteko egonaldiak egitera: Panama, El Salvador, Kolonbia, Peru, Bolivia eta Guatemala. Eskatzen duten profil profesionalak hainbat arlo hartzen ditu: osasuna, hezkuntza, gizarte laguntza eta laguntza teknikoa. Horrez gain, beste gauza batzuk ere balioesten dituzte: elkarrekintzarako gaitasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, egokitzeko eta elkarlanean aritzeko malgutasuna, komunikazioa, entzuteko ahalmena, e.a. Modalitate horretan, gazteei lankidetza zerbitzuko gastu guztiak ordaintzen dizkiete: ostatua, mantenua, joan-etorriak eta aseguruak. 

B modalitatearen helburua da arlo hauetan lan egiten duen jendeari prestatzen laguntzea: lankidetza, esperientzia trukeak, jakintza espezializatuak eta jardunbide egokiak. Alde horretatik, proiektu onak eta iraunkorrak egiteko jarduerak sustatuko dituzte. Modalitate horretan gazteak joan daitezke Tunez, Argentina, Ekuador eta Perura, hogei egun eta bi hilabete arteko egonaldiak egitera. Ikastaro horiek Nafarroako Gobernuak, GGKEek eta partaideek finantzatzen dituzte. Partaideei ordaintzen zaizkie bidaia, aseguruak, elikadura eta prestakuntzako matrikularen parte bat. Gazteek 600 euro inguru jarri behar dituzte, matrikularako.

“Joan, parte hartu eta konta iezaguzu” programan parte hartu nahi izanez gero, kontuan hartu eskariak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 15ean bukatzen dela, 14.30ean. Eskaria egiteko, eskabideaz gain curriculuma aurkeztu behar da, argazkiduna; hori guztia, Nafarroako Gazteria Institutuaren erregistroan edo helbide elektroniko honetara idatzita: inj@navarra.es. Foru erkidegotik kanpo jaiotakoek NANaren fotokopia eta egoitza ziurtagiria ere entregatu behar dituzte. Partaideak aukeratuko dira curriculuma balioetsi eta programan parte hartzen duten GGKEekin elkarrizketa pertsonala egin ondoren. GGKE horiek dira Oscarte elkartea, El Salvador Elkartasuna, OCSI, Juan Ciudad fundazioa, SED, Asamblea de cooperación por la paz eta SETEM. 

Aukeratutako pertsonek, nahitaez, ikastaro bat egingo dute programan sartu baino lehen. Ikastaroaren helburua da boluntarioei joango diren herrialdeko errealitatea ezagutzera ematea. Behin ikastaro hori eginda, ikasleei jakinaraziko diete zein GGKErekin lan egingo duten eta zein lekutan, kontuan hartuta gazteen profilak bat etorri behar duela proiektuarekin.

Gazteak proiektuetan parte hartzen pixkanaka hasiko dira, 2010eko uztailetik aurrera.

Boluntarioek, egonaldiak irauten duen bitartean, proiektuaren txostena egin behar dute eta, gainera, bueltatutakoan, modu aktiboan parte hartu behar dute bilera eta eztabaidetan, baita hurrengo deialdietako partaideak prestatzeko ikastaroetan ere. Hori, egin duten lanaren eta eduki dituzten esperientzien berri eman diezaieten lankidetza interesatzen zaien kolektibo eta gazteei. 

Nafarroako Gobernuak 95.000 euro jarriko ditu programarako (85.000 euro Lankidetza Zerbitzuak eta 10.000 euro Nafarroako Gazteria Institutuak). Zenbateko horrekin ordainduko dituzte bidaiak, aseguruak, txertoak, aurretiko prestakuntza eta tokiko familiekin ostatu hartzen duten boluntarioen mantenua.

Azken hamasei urteetan Nafarroako 280 gaztek parte hartu dute GGKEekin garatzeko bidean dauden herrialdeetan; herrialde horietan Nafarroako Gobernuak lankidetza proiektuak finantzatzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa