(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arizkuneko zeharbidea berritzeko 300.000 euro baino gehiago jarri dituzte osteguna, 2010.eko martxoak 18

Biribilgune bat egin dute eta ura banatzeko sareak berritu dituzte


Nafarroako Gobernuak 300.000 euro baino gehiago jarri ditu Arizkuneko zeharbidea berritzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 305.842 euro jarri ditu Arizkuneko zeharbidean (Baztanen) egindako obrak finantzatzeko; zehazki, biribilgune berri bat egin dute eta ura banatzeko sarea berritu dute. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, zeharbidea ikustera joan da gaur goizean, Baztango alkatesarekin, Virginia Aleman Arrastiorekin.

Obra horiek guztira 375.371 euro kostatu dira. Bi helburu zituzten: batetik, ikuspena eta ibilgailu pisuen zirkulazioa hobetzea NA-2600 (Erratzu-Frantzia) eta NA-2601 (Arizkunerako sarbidea) errepideen elkargunean; eta bestetik, etxebizitzetako hartuneak eta hondakin eta euri uren saneamendu sarea hobetzea. Azken jarduera hori 2006-2008 aldirako Azpiegitura Plan Berezian jasoa dago.

Zehazki, Foru Gobernuak jarritako zenbatekotik 227.252 euro Herri Lan Departamentukoak dira eta 78.590 euro Toki Administraziokoak.

Alba kontseilariak esan duen moduan, “biribilgune berriari esker errepideen elkargunean zirkulazioa hobeto bideratuko da, mugimendu guztiak antolatuta geratuko dira eta eremuko bide segurtasuna hobetuko da; beraz, istripu gutxiago egongo dira”. 

Biribilgune berriaren neurriak zehaztuta daude. Kanpoaldeko erradioak 15 metro dauzka eta oinezkoen erdiko babesguneko erradioa 8 metrokoa da; horrez gain, 0,5 metro zabaleko espaloia jarri dute perimetroan. Gainera, biribilgunerako sarbideetan triangelu formako hiru babesgune egin dituzte. Erdiko galtzadak 6,5 metro zabal dauzka era arekak hormigoi zapalgarriz eginda daude, perimetro osoan.

Arizkunen azkenaldian egindako jarduerak

Arizkunen beste obra batzuk ere egin dituzte orain dela gutxi, Toki Administrazioko Departamentuaren ekarpenekin. Esaterako, hornikuntza eta saneamendu sareak eta herriguneko zoladura hobetu dituzte, 582.761 euro inbertituta. Jarduera horietarako departamentuak 359.818 euro jarri zituen, 2005-2008 aldirako Tokiko Azpiegitura Planaren barruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa