(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalánek hezkuntza defendatu du nerabeen jarrera istilutsuen aurreko erantzun moduan ostirala, 2010.eko martxoak 26

Hezkuntza kontseilariak Ilundain Fundazioak antolatutako jardunaldi teknikoak itxi ditu, gazteei eta gatazkari buruzkoak


Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak hezkuntza gazteen jarrera istilutsuei erantzuteko bide moduan defendatu du gaur, eta horren inguruan adierazi du erakundeen erantzunetan “lehentasuna eman behar zaiela erantzukizuna hartzeko balio dutenei, zigortzekoak direnei baino gehiago”.

Catalánek adierazpen horiek Ilundain Haritz Berri Fundazioak sorreraren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako jardunaldi tekniko batzuen itxiera-ekitaldian egin ditu. Programa, “Adolescentes en conflicto, una nueva oportunidad para todos” izenekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu da martxoaren 25ean eta 26an.

Hezkuntza kontseilariak nabarmendu duenez, “arauak oso garrantzitsuak dira jarduteko gida moduan”, eta bere ustez, “nerabezaroan ezinbestekoak dira”. Gazteek “haien jarreren eta jokabideen gaineko ardura izan behar dute”, gehitu du. Hori dela eta, nerabeei “gogoeta eginarazi behar zaie arauak urratzearen ondorioei buruz eta beste pertsona batzuei egin ahal dieten minari buruz”.

Ildo horretatik, Ilundain Fundazioak egiten duen “prebentzio- eta berreskuratze-eginkizun garrantzitsua” eskertu du, eta bere esanetan, “nahitaezkoa da erakundeen arteko lankidetza pertsona bakoitzak bizimodu dezente eta duina izan dezan”. Modu horretan, Hezkuntza Departamentuak erakunde horrekin etengabe duen lankidetza gogorarazi du.

Ilundain Fundazioa erakunde pribatua da, irabazteko asmorik gabea, eta gizarte, eskola, lanbide, lan eta ingurumen arloko laguntza eskaintzen die gizarte- eta lan-bazterketa izateko arriskua duten 12 urtetik gorako gazteei.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa