(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta sindikatuek langile publikoen baldintzei buruzko akordioa sinatu dute, 2010 eta 2011 urteetarako asteazkena, 2010.eko martxoak 31

Ituneko gai nagusiak dira erosteko ahalmenari eta enplegu publikoaren oraingo bolumenari eustea


Transcripción textual del video

Nafarroako administrazio publikoetan, hau da, Foru Erkidegoko Administrazioan, tokiko erakundeetan eta erakunde publikoetan, lan egiten duten langileen baldintzei buruzko akordioa gaur sinatu dute, Nafarroako Jauregian, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek eta CCOO, UGT eta Afapna sindikatuetako ordezkariek.

Caballero kontseilaria, Juan Carlos Laboreo, Jose Elizalde, Gregorio Eguilaz eta Jesus Bayon, akordioa sinatzeko ekitaldian.

Gobernuak eta sindikatuek langile publikoen baldintzei buruzko akordioa sinatu dute, 2010 eta 2011 urteetarako ( irudia handitu )


Joan den martxoaren 26an adostutako akordio horrek 2010erako eta 2011rako balioko du eta 19 puntu dauzka. Garrantzitsuenak dira erosteko ahalmenari eustekoak eta enpleguari buruzkoak, adibidez: dagoen bolumenari eustea, behin-behinekotasuna gutxitzea, kalitatea sustatzea, arrazionalizazio eta modernizazio neurriak hartzea (gestio adierazleak eta giza baliabideen berresleipena, besteak beste) eta gazteentzako eta minusbaliatuentzako enplegu publikoa sustatzea. 

Gainerako puntuetan gai hauek landu dituzte: berdinkatzean aurrera egiteko ildoak, laneko arriskuen prebentzioa, erretiro partziala eta langile publikoen prestakuntza edo karrera profesional eta administratiboa. Akordioa sinatu dute hain zuzen, Jose Joaquin Elizalde Beorleguik, CCOO sindikatuko Irakaskuntza Federazioko idazkari nagusiak; Jesus Bayon Modinok, UGT sindikatuko Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkari nagusiak; eta Juan Carlos Laboreo Vielak, Afapna sindikatuko buruak. Hiru sindikatu horiek gehiengoa daukate (%60) Nafarroako Administrazio Publikoen negoziazio mahai orokorrean. Akordioa sinatzeko ekitaldira Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguilaz Gogorza ere bertaratu da.    

Caballero kontseilariak esan du Gobernua gustura dagoela adostutako akordioarekin. Hark esan duen moduan, krisi ekonomikoak herritarrei, enpresei eta Administrazioari eragiten die, eta Administrazioak, horren aurrean, gastu publikoa zaindu eta eraginkortasuna handitu behar du. Caballerok esan du langabezia nola dagoen ikusita nekez uler daitekeela Nafarroako Gobernuak soldatak ez izoztea. Horren harian azaldu du langile publikoek "gizartearen onerako oinarrizko lanak egiten dituztela”, hala nola osasuna, hezkuntza, kultur zerbitzuak, e.a.; eta arlo horiek “oinarrizkoak” direla foru erkidegoko ekonomia garatzeko.


CCOOren aldetik, Jose Elizaldek esan du akordioa “soila, umila, neurtua, arduratsua eta solidarioa” dela. Hark esandakoaren arabera, hitzarmena indarrean egongo da “krisiaren muga” gainditu arte. Hitzarmenari esker, gainera, “enplegua deuseztatzea eragotziko da" eta "soldatei eutsiko zaie", baita erosteko ahalmenari ere, prozesua amaitu bitartean. Afapna sindikatuko Juan Carlos Laboreok adierazi du jaso dituzten gai batzuengatik bakarrik hitzarmena sinatzeak merezi zuela, baina sindikatuak ez dituela ahaztu beste aldarrikapen batzuk. Azkenik, UGTko Jesus Bayonek nabarmendu du “akordio ona” dela, gaur egun, eta sindikatuak espero duela, ekonomiak hobera eginez gero, baldintzak ere hobetzea. 


Caballero kontseilaria, Juan Carlos Laboreo, Jose Elizalde, Gregorio Eguilaz eta Jesus Bayon.

Caballero kontseilariak funtzio publikoari buruzko akordioa formalizatu du Afapna, CCOO eta UGT sindikatuekin. ( irudia handitu )

Ordainsariak eta enplegua

Gauzak horrela, 2010eko ordainsariak %0,3 igoko dizkiete, urtarrilaren 1etik hasita, eta 2011koak Aurrekontu Orokorren Foru Legean ezarriko dituzte. Horren harian, 2010eko eta 2011ko KPI aurreikusi baino gehiago igotzen bada, soldatak berrikusteko klausula 2012ko lehen hiruhilekoan ordainduko dute. Gobernuak funts bat sortuko du, 2010eko KPIren desbideratzea (gertatzen bada) ahal duen neurrian aurreratzeko. 

Enpleguari dagokionez, enplegu publikoaren oraingo bolumenari eustea bermatu dute. Era horretan, 2011. urte amaieran orain adina lanpostu egongo dira foru erkidegoko Administrazioan: 25.000, hain zuzen (funtzionarioak eta lan-kontratudunak). Halaber, enpleguaren kalitateari dagokionez, adostu dute 2011ko lehen hiruhilekoan enplegu eskaintza publiko bat onartzea, enplegu publiko egonkorra sortzeko eta lanpostuak behin-betiko betetzeko. 

Hitzarmenean funtzio publikoan sartzeari eta aldi baterako kontratuei buruzko neurri batzuk ere hartu dituzte, besteak beste: lanpostu hutsak arinago betetzea eta lehentasuna ematea foru erkidegoko Administrazioan lanean 15 urte baino gehiago daramatzaten 55 urtetik gorako lan-kontratudunei. Gainera, Gobernuak eta sindikatuek hitz eman dute tituludun gazteei lan-munduratzea errazteko neurriak hartuko dituztela, baita minusbaliatuentzat lanpostu gehiago gordetzeko ere. 

Enplegu publikoa antolatzeko neurriei dagokienez, garrantzitsuenak hauek dira: giza baliabideak berresleitzeko negoziatzea, gestio adierazleak ezartzea, lanpostuak bihurtzea eta Nafarroako Parlamentuan Antolakuntzarako Foru Legea bideratzeko aukera ematea. Asmoa da lege horretan diru-sarrera, mugikortasun eta sustapen sistemak arautzea eta kokapen mailak Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuarekin bat jartzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Acuerdo sobre las condiciones de empleo del personal al servicio de las administraciones públicas de Navarra para 2010 y 2011

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa