(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSNk krisiaren aurkako 35 neurri berri itundu dituzte asteazkena, 2010.eko martxoak 31

2010ean neurri hauetara bideratutako bitartekoak 33,2 milioi eurokoak izango dira


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak azadu duenez, neurri berriek ekonomia suzpertzea eta enplegua bultzatzea dute xede. Lehendakariak gogorarazi duenez, gaur egun 43.000 nafarrek ez dute lanik. Hori dela eta, 2010eko aurrekontuetatik 33,2 milioi euro neurrien sorta honetan bideratuko dira. Neurri horiek aurretik zeuden neurriei gehitzen zaizkie.

Jiménezek krisiaren aurka borrokatzeko "moldagarritasunari eta malgutasunari" buruz hitz egin du, eta Lehendakariarekin bat etorriz, lehentasun nagusia enplegua dela adierazi du.

Sanz eta Jiménez

Sanz Lehendakariak eta Roberto Jiménezk krisiaren aurkako 35 neurri berriei buruzko akordioa sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak gaur goizean “Ekonomia bultzatzeko eta 2010eko aurrekontu-itunera eta Nafarroa 2012 Planera bildutako alderdi aipagarriak optimizatzeko estrategia garatzeko akordioa” sinatu dute. Modu horretan, ekonomia eta enpleguaren sorrera modu eraginkorrean bultzatzen jarraituko da.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Roberto Jiménez PSNko idazkari nagusiak gastu publikoari eusteko borondatea agertu dute eta krisiaren aurkako 35 neurri berriak aurkeztu dituzte. Neurri horietara 33,2 milioi euro bideratuko dira. Biek konpromisoa agertu dute Nafarroa 2012 Planeko lan bakoitzaren egoera aztertzeko, inbertsio emankorrenei lehentasuna emateko.

Gastu publikoari eustea

Akordio horretan, bi alderdiek konpromisoa berretsi dute Foru Komunitateko Kontuetan defizit publikoa kontrolatzeko. Era berean, 2010eko aurrekontu-gastuaren betearazpena ekitaldi honetako zerga-sarreren bilakaerara egokituko dela zehaztu dute, 2011-2013 aldian defizit publikoa murrizteko konpromisoa ere betetzeko. Hala berretsi zuen Nafarroak joan den martxoaren 21ean egindako Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan.

Ildo horretatik, aurrekontu-gastuaren betearazpen mailaren inguruan bi hilabeterik behin jarraipen bateratua egitea adostu da, beharrezko aldaketak eta berresleipenak planteatzeko, betiere, sinatzaileen adostasunarekin. Aldaketa horiek inola ere ez dute ekarriko ongizate estatuko babes eta eskubide mailen murrizketarik.

Era berean, gastu publikoa optimizatzeko programa abian jartzea adostu da, herri-administrazioan gastu arrunt ez-emankorraren murrizketari lehentasuna emateko, baina ongizate estatuaren babes eta eskubide mailak murriztu gabe.


Sanz eta Jiménez

Sanz Lehendakaria eta Roberto Jiménez, krisiaren aurkako 35 neurri berrien aurkezpenaren ostean. ( irudia handitu )

Krisiaren aurkako neurriak 2010

Aurreratu denez, Nafarroako Gobernuak eta PSNk 2010ean krisiaren aurkako neurrietara bideratutako bitartekoen zenbateko osoa 33,2 milioi euro izatea adostu dute.

Alderdi sinatzaileek krisiaren aurkako neurrien sorta zabala adostu dute (1. eranskina), eta neurri horiek 2008an eta 2009an itundu eta 2010eko ekitaldian indarrean jarraituko duten beste neurri batzuei gehitzen zaizkie (2. eranskina).

Modu horretan, 2010eko urtarrilean itundutako neurriei (Renove auto Plana, Teknologia Plana eta energia-efizientzia toki entitateetan eta “Nafarroak doan hartzen zaitu” turismo-kanpaina) orain enplegua sortzera bideratutako neurriak gehitzen zaizkie, hala nola kontratazioa sustatzea, hilean 1.000 eta 2.500 euro bitarteko diru-laguntzak emanda; enplegu-zentro bereziak babestea ezgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna mantendu eta hobetzeko; 4.000 €-ko txeke gaztea 200 autoenplegu-proiektu martxan jartzeko aholkularitza publikoarekin; orientazio, trebakuntza eta praktika zerbitzuak sustatzea; oinarrizko errentaren izapideen kudeaketa indartzeko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa indartzeko neurriak; orientazioa, trebakuntza eta prospekzioa konbinatzen dituzten ibilbideak egiteko diru-lagunztak, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzenduta (2.500 onuradunentzat) eta enplegu-tailerrak oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat.

Enplegu-hobi berriak bultzatzeko neurriak gehitu dira, hala nola oinarrizko errenta jasotzen dutenak kontratatzea interes publikoa duten jardunetarako edo familiei alokairu-gastuaren %20ko diru-laguntza ematea astean 18 ordutik gorako etxeko zerbitzuaren kontratu berrietarako eta Gizarte Segurantzan altan emateko.

ETEei eta mikroETEei erreminta informatikoak ezartzeko diru-laguntza handituko zaie, adimen estrategikorako planak bultzatzeko, eta horretarako 300.000 euroko kapitala emango da oinarri teknologikoa duten enprsea berritzaile berrietarako, eta hilean 2.000 euroko bekak enpresa berritzaileak sortzeko (30 profesionalentzat). 

Beste neurri ekonomiko batzuk hurrengo hauetara bideratuta daude: Nafarroako enpresak nazioartean zabaltzea edo atzerrian ezartzea; zero emisioko ibilgailuak eskuratzeko Laguntza Plana; ibilgailu elektrikoetarako azpiegituren sarea sortzea, eta turistak Nafarroa jatorri-deiturako produktuak erostera bultzatzeko neurriak.

Akordioan bestelako neurriak ere bildu dira: langabetuentzat ikasketak finantzatzea, sektore estrategikoetan espezializatutako LHko zentro berriak irekitzea sustatzeko finantzaketa, eta langabezian dauden Nafarroako profesionalek masterrak egiteko diru-laguntzak.

Merkataritza eta kontsumoa garatzeko itundutako neurriek biltzen dituzte denda txikietan IKTak sartzeko ekintzak; trebakuntza eta merkataritza-dinamizazioko ekintzak eta laguntza merkatari gazteei lehenengoz ezartzearen gastuak ordaintzeko, 5.000 € gehienez; segurtasuna hobetu eta emisioak murrizten dituzten ibilgailuetarako konponketa plana, eta merkataritzara bideratutako berme-ildo zehatza, inbertsioaren eta zirkulatzailearen beharrizanei aurre egiteko.

Gizarte-ekonomia laguntzekin aktibatuko da, enpresa pribatuak gizarte-ekonomiako enpresa (kooperatibak eta lan-sozietateak) bihurtzearen bideragarritasuna aztertzeko; era berean, enpresa horietarako zirkulatzailearen finantzaketa babesteko eta inbertsioetarako ildo zehatza ezarri da.
Nafarroa 2012 Plana

Bi sinatzaileek berretsi dutenez, Nafarroa 2012 Plana oso eragingarria izaten ari da Krisiaren aurkako Neurri nagusi moduan. Plan hori 2008ko lehen hiruhilekoan jarri zen abian ekimen bateratua dela bide. Hala ere, inbertsio publiko garrantzitsu hori pizgarri ekonomiko moduan mantentzeko beharrizanari dagokionez bat datozen arren, hilabete bateko epean lan bakoitzaren egoera aztertzeko konpromisoa hartu dute. Modu horretan, aurreikusitako inbertsioaren zifrari eutsiz, enplegua sortzeko eta jarduera ekonomikorako mesedegarrienak eta emankorrenak diren inbertsioei lehentasuna emango zaie.

Berrorientazio eta lehentasun mugimendu horiek 2010ean aurreikusitako inbertso guztien %5 eta %8 bitartean ukituko dituzte.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
100330 NEURRIENTAULAOROKORRANGPSN.pdf
2010eko Krisiaren aurkako Neurrien taula xehatua.pdf
indarreko neurriak.pdf
NGPSNAKORDIOA100331.pdf

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa