(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu dira Errotxapeako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria eraikitzeko obrak asteartea, 2010.eko apirilak 6

Catalán kontseilariak zentroko instalazioak bisitatu ditu, hurrengo ikasturtetik aurrera gaztelania-ingelesa programa eskainiko duena


Catalán kontseilaria, ikastetxeko zuzendariarekin eta eraikuntza-enpresako eta Hezkuntza Saileko ordezkariekin, ikastetxeko patioa bisitatzen.

Catalán kontseilaria Errotxapeako ikastetxe berrian. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higueras jaunak, gaur goizean Iruñeko Errotxapeako auzoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berriaren instalazioak bisitatu ditu, obra horiek berriki amaitu baitira. Ikastetxea hurrengo irailean jarriko da abian, 2010-2011 ikasturtearen hasierarekin bat.

Ikastetxe berriak TIL programa (Hizkuntzen Trataera Integratua) ezarriko du, hau da, gaztelania-ingelesa irakaskuntza. Ezarpen hori apurka-apurka egingo da, ikasle gazteenetatik hasita. Horrela, hurrengo urtean, 316 ikaslek A (gaztelaniaz euskara ikasgaia denekoan) eta G (gaztelaniaz) ereduetan ikasiko dute, eta 30 ikaslek TIL programan.

Nafarroako Gobernuak 3,1 milioi euro, BEZ barne, inbertitu ditu ikastetxe berrian. Ikastetxe hori Iruñeko Paseo de los Enamorados kaleko 32.ean dago. Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako bi heziketa bide biltzeko aukera eskainiko du, eta aukera izango da instalazioak zabaltzeko beste bide batez beharrek hala eskatzen badute.

Catalán kontseilaria eta ikastetxeko zuzendaria ikastetxeko ikasgela bat bisitatzen.

Errotxapeako ikastetxe berria apirilaren 12an irekiko da. ( irudia handitu )

Ikastetxeak, 5.461 m2-koak, ondokoak biltzen ditu: behe solairua eta bi altuera (2.854 m2), ikasgelak eta zerbitzu komun gehienak biltzen dituena, eta behe solairuko beste bloke bat (688 m2), jantokia, gimnasioa eta horiekiko unitateak (biltegiak, aldagelak, etab.) biltzen dituena. Halaber, hiru arkupe (orotara 509,43 m2) eta estalitako pista bat, 1.408 m2-koa.

Eraikin nagusiak ondokoak biltzen ditu: Haur Hezkuntzako sei ikasgela eta Lehen Hezkuntzako hamabi ikasgela, erabilera anitzeko bi ikasgela (bat maila bakoitzeko), banatzeko lau unitate, liburutegi bat eta hizkuntza-ikasgelak (2), informatika eta musikarako; horrez gain, hamar komun (lau Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eta hiru Haur Hezkuntza eta irakasleentzako), bulego batzuk, biltegiak eta atezaintza.

Eraikuntza “giltza eskuan” prozeduraren bidez burutu da, bi espediente batean biltzen dituena (proiektuaren idazketa eta obren zuzendaritza eta exekuzioa) eta, ondorioz, lanak exekutatzeko epea murriztea eragin du. Proiektua Madrilgo “Código Arquitectura” arkitektura-estudioak idatzi du eta obrak “Harinsa Navasfalt, S.A.” enpresak exekutatu ditu. Bi faseak 12 hilabetean garatu dira.

Gogorarazi beharra dago, Errotxapeako ikastetxearekin batera, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako hogei ikastetxek eskainiko dutela TIL programa: zazpi Iruñean (Azpilagaña, Buztintxuri, Cardenal Ilundáin, Doña Mayor de Navarra, Ermitagaña, José María de Huarte eta Errotxapea), bi Tuteran (Elvira España eta Huertas Mayores) eta Zizur Nagusian (Camino de Santiago eta Catalina de Foix), eta bat Añorben, Beriainen, Burlatan, (Hilarión Eslava), Cintruénigon, Egüésen (Sarriguren), Elizondon, Lizarran (Remontival), Noainen eta Atarrabin (Lorenzo Goicoa).

Irakaskuntza-programa horrek ingelesa hezkuntzako hizkuntzatzat biltzeko aukera eskaintzen du, ikasleen eskola ordutegiaren %40raino. Hizkuntza bere alderdi formaletan lantzen da, hau da, ikasgaitzat, eta baita bestelako ezaguera eremuak eskaintzeko eta lantzeko hizkuntza bezala ere (matematikak, zientziak, arteak, etab.)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa