(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ERE-ek kaltetutako bost mila langile gutxiago Nafarroan asteazkena, 2010.eko apirilak 7

Aipatzekoa da kaleratzeak biltzen dituzten espedienteak murriztu izana, %90 2010eko lehen hiruhilekoan


Nafarroan enplegua erregulatzeko espedienteek (ERE) kaltetutako langileen kopurua ia bost mila inguru murriztu da 2010eko lehen hiruhilekoan iazko epealdi beraren aldean, hau da, 7.991etik 3.046ra. Bost mila langile horiek, desegite eta iraungitze espedienteak biltzen dituztenak, %62ko murrizketa erakusten dute Foru Erkidegoko ERE-ek kaltetutakoen kopuruan urtarrila eta martxoa bitartean. Datu hori erakusten dute Laneko Ministerioaren eta Laneko Zuzendaritza Nagusiaren datu ofizialek, gaur bertan Nafarroako Gobernuak publiko egin dituenak.

Enplegua erregulatzeko espedienteen eboluzioa positiboki baloratu du Nafarroako Gobernuko Laneko Zuzendaritza Nagusiak. Datu horien arabera, murrizketa izan da espediente kopuruan zein horiek kaltetutako langile kopuruan, desegite ERE-etan (kaleratzeak eragiten dituztenak) zein iraungitzekoetan (aldi baterakoak).

Bereziki azpimarratzekoa da iraungitze ERE-en eboluzioa, Laneko Zuzendaritza Nagusiaren arabera. 2009ko urtarrila eta martxoa bitartean orotara 24 espediente onartu ziren kaleratzeekin, eta 2010eko lehen hiruhilekoan 9 izan ziren, %62,5eko murrizketa. Espediente mota horiek kaltetutako langile kopuruari dagokionez, 2009an 1.023 izan ziren, eta 102 2010. urtean, %90eko murrizketa. Kontua da 2010eko lehen hiruhileko datuak krisia aurreko mailetara hurbiltzen ari direla; izan ere, 2008ko urtarrila eta martxoa artean desegite espediente kopurua laukoa izan zen, eta kaltetutako langileak, 83.

Iraungitzeari dagokionez, 2009ko lehen hiruhilekoan 190 aldi baterako espediente onartu ziren, eta 2010eko urtarriletik martxora 142, %25,2 murriztuta. Iraungitze espedienteek kaltetutako langileak 6.968 izan ziren 2009an eta 2.944 aurtengo lehen hiruhilekoan, %57,7ko murrizketa.
Halaber, Laneko Zuzendaritza Nagusiak bere balorazioan azpimarratu duenez, aztertu den bezalako hiru hilabeteko epealdia erreferentzia puntuala izan daiteke etorkizunerako, hurrengo hilabeteetan berretsi beharko dena goranzko joera baieztatu ahal izateko. Nafarroako Gobernuaren azterketak espedienteak onartzeko unean enpresa eta langileen adostasun-maila ere biltzen du. 2010ean, desegite espedienteen %100 bi alderdien adostasunarekin onartu ziren. Iraungitze espedienteei dagokienez, adostasun-maila %90ekoa izan zen. Gai horren gainean Espainian indarrean den legediak ezartzen duenez (Langileen Estatutua), alderdi bien adostasunarekin aurkeztutako EREak laneko agintaritza eskudunak baimendu beharko ditu, kasu honetan Nafarroako Gobernuak.

Enplegua erregulatzeko espedienteen aldeko joera martxoko langabeziari buruzko datuak argitaratzearekin ezagutu dira. Nafarroa, 17 pertsona gutxiagorekin, langabezia tasa jaitsi zeneko lau autonomia erkidegoetako bat izan zen, Espainia osoan langabeziak gora egin zuen bitartean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa