(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak premiazkotzat jo du Pirinioetako Autobidean Judasen Benta-Esa tartea eraikitzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea astelehena, 2010.eko apirilak 12

Gastua 2.150.000 eurokoa izango da eta lanak hilabete honetan hasiko dira


Nafarroako Gobernuak, gauko saioan, Pirinioetako Autobidearen (A-21) laugarren tarteko (Judasen Benta-Esa) lanek ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea premiazkotzat jo du, eta gastu horretarako 2.150.000 euro erreserbatu ditu. Azpiegitura horren bidez Noain eta Aragoiko muga lotuta egongo dira, hain zuzen ere, Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako lehentasunezko 90 jardunetako bat burutuko da.

4. tarteak 10,1 kilometroko luzera du. Judasen Bentan hasten da, N-240 errepidearen (Iruñea-Huesca) eta NA-150 errepidearen (Iruñea-Agoitz-Irunberri) arteko bidegurutzearen ostean, eta Esa udalerrian amaitzen da. Tarte horretan, bi lotura, azpiko hiru pasabide, goiko pasabide bat, faunaren bi pasabide, tunel faltsu bat, Ledeako tunela eta Irati ibaiaren gainean bidezubi bat daude. Tarte honen eraikuntza-proiektua idazketa-fasean dago eta lanak hilabete honetan hastea eta 2011ko abenduan amaitzea aurreikusita dago.

4. eta 5. tarteak (Judasen Benta-Aragoiko muga), konplexuenak

A-21 autobideko 4. eta 5. tarteak azpiegitura honetako konplexuenak dira Nafarroan. Izan ere, bi tunel, tunel faltsu bat eta hiru bidezubi eraiki behar dira. Esleipen-aurrekontua 222,85 milioi euokoa da. Bi tarteen luzera osoa 16,6 kilometrokoa da. Errepideak 3,50 metroko bi lerroko bi galtzada izango ditu, eta bi galtzaden artean 5 metroko zabalerako erdibitzailea egongo da. Autobidearen tarte hau trazadura berrikoa da, N-240 errepidearekiko independentea da, eta azken hoi zerbitzubide moduan geratuko da.


Bosgarren tartea betearazpen-fasean dago, 6,5 kilometroko luzera du eta Esa udalerritik Zaragozako mugaraino iritsiko da. Leku horretan Sustapen Ministerioari dagokion tartearekin bat egingo du. Zati honetan Esa urtegiaren etorkizuneko handitzea gurutzatzeko bi bidezubi, tunel bat, autobidearen azpiko hiru pasabide eta goiko pasabide bat eraikiko dira. Lanak 2009ko irailean hasi ziren eta 2011ko abuztuan amaitzea aurreikusi da.

Nafarroako Gobernuak emakida-kontratua itzalpeko bidesariaren sistema erabiliz esleitu zuen Pirinioetako Autobidearen 4. eta 5. tarteak eraikitzeko (Judasen Benta-Foru Komunitatearen muga Aragoirekin), eta autobide osoaren Nafarroako zatia kontserbatzeko. Enpresa esleipenduna aldi baterako enpresa elkarte bat da (ABEE), Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek sortutakoa.

Oro har, Pirinioetako Autobideak Nafarroan 46 kilometro izango ditu eta 347,2 milioi euroko aurrekontua du. Lanak amaitu ondoren, Ebro haranaren iparraldean komunikazio-ardatz estrategikoa osatuko du, izan ere, kantabriar eta mediterranear inguruak lotuko ditu eta herrialdean jarduera ekonomikorik handienetakoa duen ingurua egituratuko du, hots, Iberiar penintsularen ipar-ekialdea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa