(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zigor arloko bitartekotzaren esperientzia Iruñeko zigor arloko eta instrukzioko epaitegi guztietara eramango dute aurten osteguna, 2010.eko apirilak 15

Caballero kontseilariak gehienez 100.000 euro gastatzeko baimena eman du


Iruñeko zigor arloko eta instrukzioko epaitegiek zigor arloko bitartekotza baliatu ahal izango dute aurten. Gobernuak gehienez 100.000 euroko diru-laguntza jarriko du zerbitzu horretarako.

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, bi dokumentu sinatu ditu: batetik, gastu hori baimentzeko foru agindua; eta bestetik, Departamentuak eta Nafarroako Bitartekotza eta Gatazketarako Bakegintza Elkarteak laster sinatuko duten hitzarmena. Elkarte horretan bitartekotzaren arloko diziplina anitzeko taldeak daude (diziplinak dira, besteak beste: penala, kulturartekotasuna, hezkuntza, e.a.). 

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eskatuta, profesional horiek esperientzia pilotu bat jarri zuten martxan, 2006an, Iruñeko Instrukzioko 3. zenbakiko Epaitegian, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki zuen proiektu hori Iruñeko zigor arloko eta instrukzioko beste bost epaitegitara hedatzea. Nafarroako Gobernuak zerbitzu horretarako diru-laguntza ematen du 2008tik. Ordudanik 179 espediente jaso dituzte (2009an 67), Justiziako Gizarte Zerbitzuak egindako txostenaren arabera. Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 100.000 euroko partida dago ezarria 2010erako. Iaz, diru-laguntzekin, 25.650 euro banatu zituzten. 

Zigor arloko bitartekotza medio, biktima eta hauslea gatazka bat konpontzen saiatzen dira, haien borondatez, prozesu penal baten barruan eta teknikari inpartzial baten laguntzarekin. Bi alderdiak ados jarriz gero, epaileak akordioa baliozkotu egiten du, epaien ondorio berberekin. Nazioarteko araudien joera da era horretako justizia konpontzailea sustatzea. Izan ere, sistema hori medio, Justizia Administrazioari lan zama kentzen zaio, besteak beste. Zerbitzua doakoa da eta delitu batzuk salbuetsita daude (atentatuak, erresistentzia eta genero indarkeria). 

2009an 22 akordio adostu zituzten judizioz kanpo, zigor arloko bitartekotza medio

2009an jasotako 67 espedienteetatik 64 itxita zeuden urtea amaitzerako: 22 akordioa adostuta, 17 akordiorik gabe eta gainerako 25ak artxibatuta, gatazkari zegozkion alderdiak aurkitu ezinda. Espediente guztietatik 51 delituen gainekoak ziren (gehienak lapurretak), eta 16 faltak (gehienak lesioak). Zigor arloko bitartekotza zerbitzuetan 90 laguni eman zieten arreta (%76 espainiarrak) eta 269 saio osatu zituzten. Akordioak puntu bat edo bat baino gehiago izan ditzakete. 2009an 20 lagunek barkamen formala eskatu zuten eta 16k biktimei ordaindu egin zieten; 10 kasutan itunak adostu zituzten, hauslea ez zigortzeko; 5 lagunek uko egin zieten ekintza zibilei; eta 4k hausnarketa lanak egin zituzten, idatziz. 

Aurreko bi ekitaldietan zerbitzua eraginkorra izan denez eta emaitza onak lortu dituztenez, iritzi diote esperientzia hori Iruñeko zigor arloko eta instrukzioko epaitegi guztietara eramatea komeni dela; batetik, zigor arloan bitartekotzak daukan bideragarritasuna hobeto balioesteko; eta bestetik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari emaitza alderatuak aurkezteko, Kontseiluak, hala badagokio, bitartekotza sistema antolamendu juridikoan sartzea proposa dezan, bi alderdiek sinatuko duten hitzarmenean jaso bezala. 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa